2019/06/23

Oporrak

Bukatu da ikasturtea!!!!
Udan zehar deskantsatu, disfrutatu, gozatu eta primeran pasa ezazuela denok!!!


2019/06/19

Antzerkia

Eskolaz kanpoko ekintza bezala antzerkia lantzen duten ikasleen eskutik bi lan ikusteko aukera izan dugu. Lehenengoan, LH5. mailakoak hondartzan izan dira eta bigarrenean, berriz, LH6. mailakoek istorio oso bat kontatu digute metro eta erdi karratuan.
ZORIONAK, lan bikaina egin duzue!!!!

HEMEN argazki gehiago.

2019/06/18

Gamarrara irtera

LH5 eta 6. mailakoak Gamarran izan gara. Jendetza bildu gara bertan, eguraldiak lagundu du eta primeran pasa dugu.
HEMEN argazki gehiago.

LH1go ziklokoek eginiko irteera batzuk

Ikasturtean zehar irteera desberdinak egin dituzte eta hemen bilduma osatu dute.

Txiki parkean gora eta behera LH1go mailakoak



HEMEN argazki gehiago.


Aieteko parkean jolasean



HEMEN argazki gehiago.


Leaburun ikasturte bukaeran




HEMEN argazki gehiago.

2019/06/15

Makinen erakusketa

LH6. mailako ikasleek beraiek sortutako makinen erakusketa antolatu zuten ikastolako gimnasioan. Bertan izan ziren erakusketa ikusten LH4 eta 5. mailako ikasleak.
HEMEN argazki gehiago.

2019/06/12

Adunara egun pasa

LH3-4. mailakoak ikasturte bukaerako irteran Adunan izan ginen. Eguraldiak ez gintuen lagundu. Txango txiki bat egin asmoz abiatu ginenean, laino beltzek laster ilundu zuten zerua. Hortaz, frontoian pasa genuen eguna berriketan, jolasean eta txutxu-mutxuan.
HEMEN argazki gehiago.

2019/06/11

Ikertze ipuin lehiaketa

Lugaritz Kultur Etxean izan ginen atzo sari banaketan eta poz pozik etorri ginen. Lehenengo saria Haizea Puyk jaso zuen eta Ninbe Peñak, berriz, bigarrena.
ZORIONAK!!!!


HEMEN argazki gehiago.

Lan sarituak: 

Haizearen ipuina.

Ninberen ipuina.

2019/06/10

Ikasturte bukaerako irterak

Ikastolako Jaialdia 2018/19

Ekainaren 8an ikastolako jaialdia ospatu genuen. Maila edo ziklo bakoitzak bere emanaldia eskaini zuen. Eguraldiak lagundu zigun eta primerako giroa sortu zen. Bertan izan genituen, animaliak, herrialde desberdinetako jendea, batukada, sukaldariak, eta erritmo desberdinei segika aritu ziren dantzariak ere. 
Erakusketa bisitatzeko aukera ere izan zen eta nola ez, eztarria busti eta sabela betetzekoa ere bai.
HEMEN argaki gehiago.

2019/05/29

Jaialdia 18/19

Ekainaren 8an ospatuko dugun jaialdiaren egitaraua hemen duzue.

2019/05/27

Matrikula: jangela, eguerdiko jarduerak eta kirola

Hemen duzue datorren ikasturtean jangelan, eguerdiko jardueretan nahiz kiroletan izen emateko informazioa. Klikatu dagokion mailan eta informazioa eskuratu ahal izango duzue.

HH3      HH4     HH5

LH1     LH2   LH3   LH4   LH5   LH6

LH4.mailakoak Lurraskan

Laugarren mailari agurra emateko, aurten ere Lurraskara joan gara eta primeran ibili gara.


HEMEN argazki gehiago.

2019/05/22

Aste honetako jardunaldiak

LH6. mailakoak Bertizen

Maiatzaren 21ean LH6.mailako ikasleak Bidarrainen izan ziren Rafting egiten. Neoprenozko trajea eta espartinak jantzi, kaskoa buruan sartu eta arrauna eskuetan hartuta, prest jarri ginen. Urak goian eta laster zetozen. Hasieran beldur pixka bat sentitu bagenuen ere, primeran pasa genuen. Bakarren bat erori zen ibaira eta berriz ere ontziratzen lagundu behar izan genion.
Narbarten bazkaldu ondoren, Elizondora joan ginen eta tirolinan jaisteko aukera izan genuen. Lau tirolina jarraian eta azpian, amildegian, paisaia zoragarria. Haiek oihuak bota genituenak! Bakarren batek bestelako ere!!!
Afaldutakoan, bakar batzuk dantzan aritu ziren eta beste batzuk jolasean nahiz berriketan. Oheratutakoan loak hartzea kostatu zitzaigun: batzuk logurarik ez, besteak urduri, besteak berriketarako prest, besteak zurrungaka...
Hurrengo egunean hidrospeed frogatu genuen. Orokorrean ez zitzaigun asko gustatu belaunak kolpatuta ekarri baikenituen ibaiko harkaitzekin.
Bueltakoan, autobusean, begian zabalik mantentzen lanak zituzten batzuek. Ederdi disfrutatu dugu bi egun hauetan!!


HEMEN argazki gehiago.

2019/05/20

Luberrira bisita

Gaur LH6. mailakoak Luberri bisitatzen izan gara. Bertan Ibai, Amasorrain, Aiete, Igeldo eta Orixekoekin elkartu gara. Taldeetan banatu gara eta Mikelek, ikasketaburuak, bertako instalazioak erakutsi dizkigu. Ondoren, hamaiketako gozo bat eskaini digute eta elkarrekin jan dugu. Azkenik, saskibaloian saskiratze lehiaketan aritu gara eskola bat bestearen kontra. Oso ondo pasa dugu eta saria ere jaso dugu!!!






HEMEN argazki gehiago.

2019/05/15

Aste honetako jarduerak

2019/05/08

Aste honetako jardunaldiak

2019/04/30

Aste honetako jardunaldiak

2019/04/12

Korrika Txikia 18/19

Geletan petoak margotu ditugu, abestia ere landu dugu eta prest gaude korrika egiteko!!!
Auzoko beste ikastetxeekin batera Korrika Txikian parte hartu dugu eliz aurretik hasi, Benta Berrira joan eta Itxasmendira bueltatuz. Gure ikastolako Luka eta Markelek eraman dute lekukoa eliz aurretik hasi eta Matia kalearen erdi pareraino. Han Larramendikoek hartu dute eta denen artean aurrera egin dugu ibilbidean zehar beste ikastetxeetakoekin bat eginez.

GURE ERRITMORA
NIRE, ZURE, GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA.

HEMEN argazki gehiago.

 Korrika Txiki beheko eraikinean HEMEN.

2019/04/11

Hamabostaldi Artistikoa

Hamabostaldi Artistikoa apirilaren 1-11 bitartean ospatu dugu. Maila eta talde bakoitzak lan desberdinak prestatu ditu beste mailetakoei eskaintzeko.

Hemen zizka-mizka txiki bat:
LH 5. mailakoek koreografiak prestatu zituzten. Ederki asko aritu ziren dantzan, aparteko martxa azalduz.
Izenburuaren gainean klika eginez, bideoak ikusteko aukera.
Girls like you
Happy
Lasai lasai
Mpeople- Moving on up
Magic System
No money
Paradise
Rave in the grave
Say my name
The Spectre
Zaz

LH4. mailakoek, berriz, antzerki laburrak edo esketxak aurkeztu zizkiguten. Hori bai umorea!!!
Antzerkia 1
Antzerkia 2
Antzerkia 3
Antzerkia 4
Antzerkia 5
Antzerkia 6
Antzerkia 7
LH6A-koek  Poupurria eskaini zuten. HEMEN klik egin eta argakiak ikusiko dituzue.



LH6C-koek gorputz hezkuntzako saioetan ematen diren gorabeherak antzeztu zizkiguten. HEMEN klika egin antzerki osoa ikusteko.

LH6B eta LH6Cko ikasleak bideo mutuei ahotsa jartzen aritu dira. Ikusleek tarte atsegina pasatzeko aukera izan zuten. Klikatu HEMEN.

HH5ekoek gorputza barrutik erakutsi ziguten. HEMEN klikatu eta bideoa ikusteko aukera izango duzue.

HH4koak Zunba erritmora gerria dantzatzen gogoz aritu ziren. HEMEN klikatu.

HH3koak abesten eta dantzan gozatu zuten. HEMEN klikatu.

HH2ko ikasle txikienek Pingui Pinguino saioa aurkeztu zuten. HEMEN klikatu.

LH3. mailakoek The Dragon Puppet Show antzerkia egin zuten. HEMEN klikatu.
LH6A-koek antzerkia egin zuten gorputz hezkuntza saioan. HEMEN klikatu bistaratzeko.
LH6B-koena HEMEN.
Eta LH6C-koena ere HEMEN.
Bideo lehiaketa ere antolatu genuen:

Bideo lehiaketa orain dela zazpi urte hasi zen Donostiako Udalak antolatzen zuen Auzoka deialdian. Hainbat arrazoirengatik egitasmo hori bertan behera geratu zenean Jakintza ikastolako bideo lehiaketa antolatzeari ekin genion.
Aurtengo bideo lehiaketa ikastolako bosgarren ekitaldia  izan da, eta hamabostaldi artistikoaren barruan kokatu da. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak izaten dira bideo sortzaileak.
Lehiaketa egunean, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleak aritu ziren  14 bideo lanak ikusten eta giro aparta sortu zen.
Aurtengo irabazleak hauek izan dira:
·         Pelikularik onena epaileen iritziz:
Pa(r)kean: Nerea Almandoz, Erik Ancin, Ane Iriarte, Paule Iturrate eta Izaro Texeira.
·         Pelikularik onena ikusleen iritziz:
Aze lau!!!: Manex Berazadi, Aimar Enparantza, Manex Iradi eta Santxo Ordoñez.

Proiektua aukera paregabea da konpetentzia motorrean eta konpetentzia artistikoaren lorpenean ikasleak gorputz-adierazpenaz baliatuz sormena, bat-batekotasuna, orijinaltasuna, eta zentzu estetikoa garatzeko. Baita laburmetrai gidoiak sortzeko, fikziozko pertsonaiak, asmatutako egoerak eta istorio anitzak sortzeko eta antzezteko ere.
Aipatu beharra dago proiektu hau errealitate bihurtzeko gurasoen laguntza ezinbestekoa izan dela eta lan horregatik hemendik eskerrak luzatu nahi dizkiegu.
Ziur ikasleen garapen integrala bultzatzeko proiektu lagungarria eta motibagarria izan dela.



2019/04/10

Ingurugiroaren aldeko kinua

HHko ikasleek orain arte hiruhilabete bakoitzaren bukaeran lanak etxera eramateko karpetak egiten zituzten, baina hemendik aurrera eskolako poltsak erabiltzea erabaki da. Maila bakoitzak bere marrazkia izango du poltsan eta ikastolatik etxerako joan-etorri guztiak egin eta gero, eskolan jasoko dira.
Jasangarritasunaren aldeko beste kinu bat Jakintza Ikastolan.


Aste honetako jardunaldiak

2019/04/03

Korrika

Apirilaren 4an abiatuko da KORRIKA 21 Garestik eta apirilaren 14an iritsiko da Gasteiza. Herriz herri, eskuz esku pasako den lekuakoaren barruan gorderik doan mezua Gasteiza iristean irakurriko da. 
Hemen egunez eguneko ibilbidea eta ordutegia:
KORRIKAren jarraipena egiteko KLIKA ezazu HEMEN.

Aste honetako jardunaldiak

Apirileko menuak

2019/04/01

Hamabostaldi Artistikoa

2019/03/27

Aste honetako jardunaldiak

2019/03/20

Aste honetako jardunaldiak

2019/03/13

Magisteritzakoekin eta Tabakalerakoekin elkarlanean

LH5 eta LH6. mailako ikasleek Lugaritzen eratu diren tailer desberdinetan parte hartu dute. Magisteritzako ikasle zenbaitek eta Tabakalerako arduradunek elkarlanean hausnarketa lan bat egin zuten eta hainbat ekintza diseinatu zituzten. Ondoren, ekintza horietan parte hartzeko gonbitea luzatu ziguten eta bertan izan gara. Ikas talde bakoitza data desberdinetan bertaratu da eta bi edo hiru tailerretan parte hartzeko aukera izan dugu.
HEMEN klikatuz gero, argazki gehiago.

Aste honetako jardunaldiak

2019/03/06

Aste honetako jardunaldiak

Inauteriak

Kaixo, guztioi!
Kalean giro ederra eta Jakintza Ikastolan ere bai! Hor azaldu zitzaizkigun bi urteko tximeletatxoak jirabiraka hegaldatuz. Zer nolako alaitasuna ekarri zuten! Beldurrak jota ere utzi gintuzten hiru urtetako mamuek. Baina lau urteko super heroiak agertu eta hura lasaitasuna berriro ere! Bost urtekoen eskeleto dantza ere izan genuen. A ze martxa! LH1ekoek maskara zoragarri batzuekin argiztatu zuten eguna. A, eta goizean eskilaretan gora eta behera beraien begibakarrekin, hankamotzekin hor ibili ziren gure piratak. Eta Txatxuak...horiek bai dotoreak! Dantzaldi bikaina eskaini zuten.
Goiko ikastolan ere ospatu zituzten. Hura bai mozorro festa, gorputz dantza, kantaldia...
Hurrengo ikasturtera arte, inauteriak! 

HEMEN argazkiak.

Euskarazko produktuak

Donostiako Udalak euskarazko produktuen gida argitaratu du. HEMEN klikatuz gero, gida zabaltzeko aukera.

2019/02/27

Sahara


Saharako errefuxiatu kanpamenduetara bidaltzeko janari bilketa egin zen Donostian. Bertan 12.654 kilo janari eta 67 kaxa konpresa jaso ziren; hauetatik 3.454 kilo janari eta 17 kaxa konpresa eskoletan.
S.E.A.D-en Lagunen Elkartearen partez eskerrik asko zuen ekarpenagatik.

Aste honetako jardunaldiak

2019/02/20

Irakurketa

Askotan zer irakurri asmatu ezinik ibiltzen garenez, HEMEN klikatuz Donostiakulturatik egiten den liburu gomendagarrien zerrenda eskuratu ahal izango duzue.

Aste honetako jardunaldiak

2019/02/18

Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna

Otsailak 11ean Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aurten, horren harira, LH5eko ikasleek Itsas Biologo emakumezko bat ezagutzeko aukera izan zuten. Bideokonferentziaz galderak egin eta bere lanaren inguruko aurkezpena ikusi zuten Ingeleseko saioan. Ondoren, Itsas Biologoa eskolan ezagutu eta sorpresa txiki bat eduki zuten.
Jarduera honen bideoak ikusgai dituzue HEMEN klikatuz.

2019/02/16

Teknologia berriak eta arriskuak

Teknologia berriekin ciber espazioan batera eta bestera nabigatzeko aukera ematen zaigu. Askotan ez dugu jakiten non eta nola aritzen garen. Egun hauetan ertzainak etorri dira gurera eta teknologia berriak nola erabili ziurtasunez, sare sozialetan nola harremandu eta zein gauza izan behar ditugun kontutan edozer gauza sarean zintzilikatzerakoan, azaldu digute besteak beste.
HEMEN klikatuz, argazki gehiago ikusteko aukera.

2019/02/13

Kaldereroak

Urtero bezala, hutsik egin gabe, kaldereroak gure auzora etorri ziren zartaginak astinduz. Kanpamendua Antiguako frontoian jarri zuten. Bertan abestu zituzten beraien lurraldeetatik ekarritako abestiak eta eltzeak nahiz lapikoak konpontzeko, prest azaldu ziren.
HEMEN klikatuz, argazki gehiago ikusteko aukera.

Aste honetako jardunaldiak

2019/02/06

Matrikula

Matrikula

Santa Ageda

Santa Ageda omenez hartuz soinuak eta makilak auzora irten gara bazterrak alaitzera.
HEMEN klikatu argazki gehiago ikusteko.

2019/02/05

Aste honetako jardunaldiak

2019/01/28

Aste honetako jardunaldiak

2019/01/23

Danborrada 2019

Urtarrilaren 18an gure txikienek San Sebastian eguna ospatu zuten. Gogoz astindu zituzten danborrak eta makilak eta primerako giroa sortu zuten. Familiakoek ere beraiekin batera abestu eta dantzan egiteko aukera izan zuten. Bejondeizuela eta gora Sebastian!!!
Urtarrilaren 20an,  berriz, ikasleek Haur Danborradan parte hartu zuten eta Guraso Danborradak auzoko bazterrak astindu zituen.

HEMEN klikatu argazki gehiago ikusteko.

Aste honetako jardunaldiak

2019/01/16

Aste honetako jardunaldiak