2018/11/28

Txotxongilo jaialdia

Gaur LH6. mailako ikasleak Tolosan izan gara txotxongiloak ikusten.

Lehenengo Topic-era joan gara eta bertan harrera egitez gain, txapa bana eman digute. Ondoren, aurreko plazan hamaiketakoa jan dugu eta jolasean ibili gara.

11:00etan, berriz, Leidorrera joan gara eta Madrilgo Titiriguiri taldearen "El ratoncito no nace se hace" emanaldia ikusi dugu.

Hori bukatutakoan, pareko parkera joan gara bazkaltzera eta bertako tramankuluetan gora eta behera ibiltzera. Primeran pasatu dugu!!

14:00etan Topic-era bueltatu eta bigarren emanaldia ikusi dugu. Hau Key Theater taldearen "When all was green" izan da. Ikuskizun mutua izan da eta bertan musikak eta argiek garrantzi handia dute. Tel Aviveko kaleetan jasotako ehun libururekin eginak dira panpinak eta dekoratu guztiak.

Irtetean, jolasean aritzeko beste tartetxo bat izan dugu eta ondoren, autobusa hartu eta ikastetxera bueltatu gara.
HEMEN klikatuz, egunean zehar ateratako argazkiak ikus ditzakezue.