2018/11/30

Jakintza Ikastolan ere Euskaraldiaren alde

2018/11/28

Txotxongilo jaialdia

Gaur LH6. mailako ikasleak Tolosan izan gara txotxongiloak ikusten.

Lehenengo Topic-era joan gara eta bertan harrera egitez gain, txapa bana eman digute. Ondoren, aurreko plazan hamaiketakoa jan dugu eta jolasean ibili gara.

11:00etan, berriz, Leidorrera joan gara eta Madrilgo Titiriguiri taldearen "El ratoncito no nace se hace" emanaldia ikusi dugu.

Hori bukatutakoan, pareko parkera joan gara bazkaltzera eta bertako tramankuluetan gora eta behera ibiltzera. Primeran pasatu dugu!!

14:00etan Topic-era bueltatu eta bigarren emanaldia ikusi dugu. Hau Key Theater taldearen "When all was green" izan da. Ikuskizun mutua izan da eta bertan musikak eta argiek garrantzi handia dute. Tel Aviveko kaleetan jasotako ehun libururekin eginak dira panpinak eta dekoratu guztiak.

Irtetean, jolasean aritzeko beste tartetxo bat izan dugu eta ondoren, autobusa hartu eta ikastetxera bueltatu gara.
HEMEN klikatuz, egunean zehar ateratako argazkiak ikus ditzakezue.

2018/11/27

Aste honetako jardunaldiak

2018/11/21

Aste honetako jardunaldiak

2018/11/19

LH4. mailakoak Txoritokieta eta San Markosen

LH4.mailakoek azaroaren 14an, asteazkena, Txoritokieta eta San Marko gotorlekua bisitatu zituzten. Bidean, Aitzetako trikuharria ikusi eta hamaiketakoa egin zuten. Ondoren, eskualdeko gaia bukatua dutenez, Donostialdeko herriak , mendiak, itsasoa… kokatzen aritu ziren iparrorratzaz baliatuz.
Argazki gehiago ikusteko aukera HEMEN klikatuz.

2018/11/14

Euskaraldia hemen dugula!!!!

Azaroaren 23an ekingo diogu Euskaraldiari eta oraindik ez duzula Belarriprest ala Ahobizi zer izango zaren erabaki?
Erabakia hartzen duzun bitartean giroa berotzen joateko hemen abestia eta koreografia lantzeko bideoak Egin klik HEMEN.

Aste honetako jardunaldiak

2018/11/07

Aste honetako jardunaldiak