2018/10/18

Zumaiako flyschak

Gaur LH6. mailakoak Zumaian izan gara flyschak ikusten. Flyschek milaka orri dituen historia liburu moduko bat osatzen dute. Deba eta Zumaia arteko hamar kilometrotan 50000000 urteko historia dagoela gordeta, jakin dugu. Deban duela 100000000 urteko arrokak daude eta Zumaian, berriz, duela 50000000 urtekoak.
 Duela 65000000 urte Lurrera meteorito bat erori zela uste da eta ondorioz sumendiak piztu zirela, tsunami handiak gertatu zirela, lurrikarak sortu zirela... Lurra laino beltz batek estali zuen eta espezien %70a desagertu zen. Garai honetan sortu zen hautsaren kantitate handi bat Algorriko arroka artean dago gorderik. Algorriko interpretazio zentruan azalpenak jaso ditugu, bideoak ikusi ditugu, fosilak eta irudiak behatu ditugu eta mineralen tailerrean aritu gara mineralak bereizten. Ondoren, flyschak ikustera joan gara San Telmo ermitaraino eta Izurungo hondartzaraino jaitsi gara. Hamaiketakoa jan, bazkaldu eta jolasean aritzeko tartea ere izan dugu. ARGAZKIAK