2018/06/22

Antzerkia

Orduz kanpoko jardueren artean, hainbat ikaslek antzerkia lantzen dute Anartz irakaslearekin.
Behean ikusiko dituzuen bideoak atzo grabatu ziren goiko ikastolan egin zuten emanaldian.Disfrutatu ikusten!


2.mailako ikasleen antzezlanak: edabe magikoa eta gaixo tranpatiak


Bideoan ikus ditzakezue 2.mailako ikasleen antzezlanak

1. Baserriko animaliak ez daude gustora beraiek duten ahotsekin. Horregaitik sorginengana joko dute laguntza eske.




2. Andrea izeneko emakume bati bonolotoa tokatu zaio. Bihotz onekoa denez, dirua behar dutenei banatu egin nahi die. Hori dela eta bere etxera gaixo tranpatiak azaltzen hasiko dira.


2018/06/15

Arropa galduak goiko ikastolan

Hemen duzue argazkitan zuen seme-alabek galdu dituzten sudaderak, txamarrak, jertseak, bainujantziak, zapatilak,... goiko ikastolan jasotzeko prest.

Begiratu arretaz ea jabeak azaltzen diren!

Irudian klikatu beste guztiak ikusteko



Ikasturte amaierako txangoak

HH2 eta HH3 LARRAUL HERRIAN

Haur hezkuntzako bi eta hiru urtekoak Larraulera joan gara.

Ezin izan dugu parkera joan, euri asko egin duelako baina frontoian ere oso ondo pasa dugu.

Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko


LH1 ETA LH 2 BIDANIAN

Ekainaren 13an Lehenengo zikloak Bidania-Goiatz irteera egin genuen. Eguraldia dela eta menditik buelta bat eman ostean, frontoian jolasten ibili ginen.


Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko






 LH3 eta LH4   ALTZO HERRIAN





Tolosaldeko herri txiki bat da Altzo.

Altzoko Handia(Migel Joakin Eleizegi) da bertako pertsonairik ezagunena.Migel Joakin Eleizegi Ipintza Haundi baserrian jaio zen 1818an eta 1861ean zendu zen.

Hamabi  urte zituenean gaisotasuna garatzen hasi zen eta 2m42cm neurtzera iritsi zen.

Asko bidaiatu zuen bere gorputza erakutsiz.Bidaietatik etortzen zenean , Salbatore elizaren aurrealdean besoak luzatuz neurtu egiten zuen erretoreak,horman marrak zizelkatuz.


Bere historia ezagutzeko ibilbide hau egin dugu.(Mapa)
  2  zenbakia, plaza, erakusketa ikusi dugu: bere argazkiak,abarkak,eskularruak,..
  3    zenbakia, frontoia: bazkaldu,jolastu.
  5   zenbakia Santa Barbara ermita frontiaren ondo-ondoan:
  2   zenbakia , Ipintza baserrria :Handia jaio zen tokia.Goizeko ibilaldia.
  3   zenbakia, Salbatore eliza: Handia neurtzen zuten eliza.Arratsaldeko ibilaldia.




Primeran pasa dugu eta aterkia zabaldu gabe. Ikusi-ikusi argazkiak!!!.



Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko


LH5 eta LH6 GAMARRAKO PISZINATAN

Nahiz eta eguraldi ona ez izan, 5. eta 6.mailako umeek Gamarrako piszinatan igeriketa ederki asko praktikatu zuten, argazkitan ikus daitekeen bezala.


Argazkian klikatu









Jakintzako abesbatzaren emanaldia

2018/06/13

Jaialdia

Lehengo larunbatean ikasturte amaierako jaialdia ospatu genuen. Han izan ginen  ikasleak, irakasleak, gurasoak, aiton-amonak, ikasle ohiak, denok egun polit bat  pasatzeko asmoz. Ikasleen dantzak ikusgarriak eta koloretsuak izan ziren, Jose Ignazio Vitoriaren omenezko marrazkiak artista handiek egindakoak izan ziren eta gurasoek prestaturiko bizkotxoak, tortilak, paella, benetan goxoak!

6.mailako ikasleek Jakintzan hamar urtez egin duten bidea bukatu dute. Hori dela eta, gurasoek beren seme-alabentzat prestatu zutena oso,oso hunkigarria izan zen. Ikusi argazkiak!

Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko



6.mailako ikasleak Bertizen

Azkenean ikasturte amaierako txangoa heldu zen. Bertizen izan ginen Errobi ibaian rafting egiten, Elizondoko Beartzun auzoko tirolinetan adrenalina botatzen eta Bidasoa ibaia piraguaz jaisten.Abentura ziraragarriak izan genituen!

Gauean diskotekan dantza egin ondoren, logelatan hizketan aritu ginen, goizeko ordubietan loak hartu arte.Hurrengo egunean, nekatuta jaiki arren, disfrutatzen jarraitzeko gaitasuna izan genuen.

Hona hemen bi egun zoragarri horien argazkiak.

Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko


2018/06/08

Jaialdia:ohar garrantzitsua

Biharko eguraldiaren aurreikuspena kontuan izanik, jaialdiaren ordutegia aurreratzea erabaki dugu. Beraz, ikasleen dantzen emanaldia 10:30etan hasiko da.

Kirolak ekainaren 14an egingo dira Pio Baroja kiroldegian 17:00etatik 19:00tara

Ea bihar goizeko eguraldia alde dugun!

2018/06/06

Lugaritz-Ikertze XVII. literatur lehiaketa

Hemen dituzue aurtengo lehiaketan  sarituak izan diren ikasleen ipuinak.Irakurri, irakurri, oso interesgarriak dira eta!

Zorionak Lore, Aimar eta Naiara!!!


2018/06/05

5.mailako ikasleak: bertso emanaldia Antzoki Zaharrean


Maiatzean Antzoki Zaharrean egin genuen bertso saioan, gogotsu abestu genuen aurrean genuen jendetzarentzat.

Eskerrik asko txalo guztiengatik!!!!




Ikasturte bukaerako jaialdia

Hemen duzue ikasturte bukaerako jaialdiaren egitaraua. Larunbat goizean egitekotan da baina eguraldiaren araberan, aldaketak egon daitezke. Garaiz abisatuko dugu.


Aldundiko juntakideen bisita


Aldundiko juntakideen bisita izan genuen apirilak 20an, gure eraikinen​ egoera ezagutzeko, gurasoek eskatuta.

Ikastola batek bete beharreko kondizio minimoen eskaera egin zaie behin eta berriz politikoei... eta hortan jarraitzeko asmoa dugu.