2018/05/02

Jakintza eta Larramendiko ikasleen arteko lankidetza


Elkarrekin bizitzen ikastea ikastolako helburu garrantzitsua da, baina ez soilik ikastolako kideen artean, baita auzoko kideekin eta alboan dugun ikastetxeko kideekin ere.

Ikastolan badugu erronka nagusi bat: bizikidetza eredu bat lantzea eta garatzea.

Sinesmen horretan aurten Gorputz Hezkuntza arloan hainbat ekimen eraman ditugu aurrera Jakintza ikastolaren eta Larramendi ikastetxearen artean.

Alde batetik, orientazioko unitate didaktikoan hainbat saio elkarrekin landu eta landuko ditugu. Bestetik, “Gorputz Hezkuntzako bizipenak” antzerkiaren bi emanaldietara Larramendiko LH 5. eta 6. mailako ikasleak ikusle bezala gonbidatuak izan ziren.

Espero dugu aurten hasitako elkarbizitza positiboaren aldeko lanarekin hurrengo ikasturtean ere jarraitu ahal izateko moduan izango garela.

Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko