2018/05/27

5. mailako ikasleak Pagoetan

Argazki guztiak ikusteko, argazki honetan klikatu

Maiatzaren 24an LH5. mailako ikasleak Pagoetako Natur Parkean izan ginen. Goizean Seminarioko aparkalekuan autobusa hartu eta Aiako herrira joan ginen. Bertan Natur Parkeko monitoreak zain genituen. Bi taldetan banatu ondoren, basoan zeharreko ibilbideari ekin genion. Bost froga gainditu behar izan genituen Sagastizabal baserrira iritsi aurretik. Froga bakoitzarekin hizki bat gordetzen zuen domina lortzeko aukera izan genuen.


Baserriko atarian hitz sekretua asmatu eta gero, barrura sartu eta bazkaldu egin genuen. Bazkaldu ondoren, jolasean aritzeko tarte bat izan genuen eta gero, bueltako bideari ekin genion. Bertan arrabioak eta zapaburuak zeuden putzuaz gain, basurdeen bainera ere ikusteko parada izan genuen.

Autobuserako bidea, patinatzeko pista batean bezalatsu, lokatz artean patinatuz egin genuen.