2018/04/23

Eskalada eta orientazioa

Udaberria iritsi da eta negu gogorraren ondoren, eguraldi ona ikusten hasteko aukera izan dugu. Eguraldi onarekin batera LH 5. maila eta LH 6. mailako ikasleak Gorputz Hezkuntzan ziurgabetasun-inguruneko ekintzen dominioa lantzen hasi dira, eta helburu nagusiak dira ikasleak hainbat ingurune aldakorretan mugitzen ikastea, eta beren buruarenganako konfiantza eta segurtasuna areagotzea.