2018/04/24

Liburuaren eguna



Apirilaren 23an liburuaren eguna ospatu dugu.

Maila guztietan ekintza desberdinak egin ditugu:

HH2 : liburutegian ipuin kontaketa izan dute.

HH3 : ipuin kontaketa , aukeraketa eta irakasle trukaketa egin dute.

Astean zehar, gurasoen ipuin kontaketak izango dituzte.

HH4-5: ipuin kontaketa , aukeraketa eta irakasle trukaketa egin dute.

Astean zehar, gurasoen ipuin kontaketak izango dituzte.

LH1-2: liburutegian LH2koak irakurketa saioa egin dute LH1koentzat.

LH3: patioan irakurketa saioa eta “liburuaren arbola” eskulana.

LH4: gustuko liburuen irakurketa saioa eta horma-irudia.

LH5 -6: irakurketa saioak auzoan zehar.

Hona hemen argazkiak eta bideoak:

Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko




Argazkietan klikatu gainontzekoak ikusteko








Datorren astelehenean, apirilaren 23an, auzoan zehar irakurketak eginez ospatuko dugu liburuaren eguna LH-ko hirugarren zizkloak. Eguraldia lagun hortxe dituzue hitzorduak.

Anima zaitezte eta gerturatu gurekin batera tarte atsegin bat pasatuz, imaginazioa lagun elkarrekin bidaia dezagun.



2018/04/23

Eskalada eta orientazioa

Udaberria iritsi da eta negu gogorraren ondoren, eguraldi ona ikusten hasteko aukera izan dugu. Eguraldi onarekin batera LH 5. maila eta LH 6. mailako ikasleak Gorputz Hezkuntzan ziurgabetasun-inguruneko ekintzen dominioa lantzen hasi dira, eta helburu nagusiak dira ikasleak hainbat ingurune aldakorretan mugitzen ikastea, eta beren buruarenganako konfiantza eta segurtasuna areagotzea.




2018/04/19

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa jaitsi

2018/04/18

Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleak Lurraskan


3. hiruhilekoa ezin hobeto hasi dugu, Lurraskara joan gara gaua pasatzera! Ederki pasa dugu!!

Bertan ekintza asko egin ditugu, eta baita asko ikasi ere; baratzean aritu gara, animaliei jaten eman diegu, erroskilak egin ditugu, pottoka gainean ibili gara, eta diskoketan dantza eta dantza ibili ondoren, denak elkarrekin pasa genuen gaua!

Hau abentura!! Bizipen ahaztezina!

Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko

2018/04/12

Aste hontako jardunaldiak


Artxiboa jaitsi