2018/03/21

Matiako hiru sukaldari 5.mailako ikasleekin

Gaur Matiatik hiru amona etorri zaizkigu eta hiru errezeta eskaini dizkigute LH5. mailakooi. Lehenengo, baratxuri zopa nola egin azaldu digute. Ondoren, Clementina erara oilaskoa prestatzeko osagaiak eta era ezagutzera eman digute. Eta azkenik, madalena goxoak nola egin ikasi dugu.

Primeran pasa dugu eta beraiek ere oso pozik ikusi ditugu. Orain sukaldean sartu eta saltsan hastea bakarrik falta zaigu.