2018/03/22

Aste artistikoa

L.H. 4.mailako ikasleak dantzan

Aste artistikoa ondo bukatzeko eta oporrei eta udaberriari harrera ona emateko, 4.mailako gela bakoitzak euskarazko abesti bat ikasi eta honentzako koreografia bat asmatu zuten. Entsaio asko eta gero, dantza polit hauek atera ziren. 5.mailako eta 6.mailako ikasleek asko txalotu zituzten.



L.H. 3. mailako ikasleak ipuin kontaketan

Egiptoko gaia lantzen ari garenez, LH1go mailakoei han gertatutako zerbait kontatzea iruditu zitzaigun aproposa: NITOKRISEN SANDALIA.

                                                           Argazkian klikatu 

Nitokris neska polit eta jator bat zen eta bere herriko alkatearen semeak berarekin ezkondu nahi zuen. Berak ez zuen ezkondu nahi. Behin batean belatz batek Nitokrisen sandalia eraman zuen hegan eta alkatearen semeak arkua hartuta gezi bat botatzen saiatu zen. Sandalia faraoiaren eskuetara iritsi zen eta oinetako horren jabea ezagutu zuenean....maitemendu egin zen. Horrela neska eta faraoia ezkondu ziren eta piramide bat eraikitzeko agindua eman zuten bien izenak betiko gogoratzeko.

Haur Hezkuntzako jarduerak






  Omara, ipuin kontalaria

A ze sorpresa ederra!!! Omarak LH3.mailako talde bati berak idatzitako ipuin edo bitxikeriak kontatu zizikien. Ixil ixilik entzun eta aho zabalik gelditu ziren. Omarak nola asmatzen zituen ipuin edo kontakizun bitxi hoiek azaldu zuen. Zalantzarik gabe artista handi baten aurrean gaude.



L.H. 2 maila: Olerkiak eta abestiak

LH2. mailako artista hauek emanaldi polit bat eskeini ziguten.Animalien inguruan aritu ziren. Hasieran olerki motz baina bitxiak kantatu zizkiguten keinu eta soinu eginez.Ondoren beste talde batek, Astoa ikusi nuen abestia kantatu zuen argi eta ozen.



L.H.1 maila: Lan tresnen erakusketa

Hiruhilabete honetan LH1go mailako ikasleak lanbideen munduan murgildu dira.
Gauza asko ikasi dituzte eta bukaeran lan tresnen erakusketa bikaina antolatu dute.Materiala gurasoen eskutik lortu dute. Ikasle bakoitzak lan tresna bat eraman zuen ikastolara. Erakusketan azalpenak HH4 eta HH5eko ikasleei aurkeztu diete.

Zorionak egin duzuen lan bikainagatik!!!!!


Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko





Bideo lehiaketa

Bideo lehiaketa orain dela sei urte hasi zen Donostiako Udalak antolatzen zuen Auzoka deialdian. Hainbat arrazoirengatik egitasmo hori bertan behera geratu zenean Jakintza ikastolako bideo lehiaketa antolatzeari ekin genion.

Aurtengo bideo lehiaketa ikastolako laugarren ekitaldia izan da, eta aste artistikoaren barruan kokatu da. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak izaten dira bideo sortzaileak.

 Lehiaketa egunean, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleak egon dira 13 bideo lanak ikusten eta giro aparta sortu zen.

Proiektua aukera paregabea da konpetentzia motorrean eta konpetentzia artistikoaren lorpenean ikasleak gorputz-adierazpenaz baliatuz sormena, bat-batekotasuna, orijinaltasuna, eta zentzu estetikoa garatzeko. Baita laburmetrai gidoiak sortzeko, fikziozko pertsonaiak, asmatutako egoerak eta istorio anitzak sortzeko eta antzezteko ere.

 Aipatu beharra dago proiektu hau errealitate bihurtzeko gurasoen laguntza ezinbestekoa izan dela eta lan horregatik hemendik eskerrak luzatu nahi dizkiegu.

Ziur ikasleen garapen integrala bultzatzeko proiektu lagungarria eta motibagarria izan dela.






Epaimahaikideen saria




















Ikusleen saria





English sketches

We do our best to practice English at all times, lately we have learnt some sketches and we've performed them in "Aste artistikoa" for grade 2 and the 4 year olds. Enjoy them! and have a nice Easter holiday!

 


5.mailako ikasleen koplak

Gaur, goiko eraikinean, Aste Artistikoari 5.mailako ikasleen koplekin hasiera eman diogu.

 

5.mailakoen "Euriaren soinua"

5.mailako ikasleek ere "Euriaren soinua" eskaini digute.