2018/03/23

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa jaitsi

2018/03/22

Aste artistikoa

L.H. 4.mailako ikasleak dantzan

Aste artistikoa ondo bukatzeko eta oporrei eta udaberriari harrera ona emateko, 4.mailako gela bakoitzak euskarazko abesti bat ikasi eta honentzako koreografia bat asmatu zuten. Entsaio asko eta gero, dantza polit hauek atera ziren. 5.mailako eta 6.mailako ikasleek asko txalotu zituzten.



L.H. 3. mailako ikasleak ipuin kontaketan

Egiptoko gaia lantzen ari garenez, LH1go mailakoei han gertatutako zerbait kontatzea iruditu zitzaigun aproposa: NITOKRISEN SANDALIA.

                                                           Argazkian klikatu 

Nitokris neska polit eta jator bat zen eta bere herriko alkatearen semeak berarekin ezkondu nahi zuen. Berak ez zuen ezkondu nahi. Behin batean belatz batek Nitokrisen sandalia eraman zuen hegan eta alkatearen semeak arkua hartuta gezi bat botatzen saiatu zen. Sandalia faraoiaren eskuetara iritsi zen eta oinetako horren jabea ezagutu zuenean....maitemendu egin zen. Horrela neska eta faraoia ezkondu ziren eta piramide bat eraikitzeko agindua eman zuten bien izenak betiko gogoratzeko.

Haur Hezkuntzako jarduerak






  Omara, ipuin kontalaria

A ze sorpresa ederra!!! Omarak LH3.mailako talde bati berak idatzitako ipuin edo bitxikeriak kontatu zizikien. Ixil ixilik entzun eta aho zabalik gelditu ziren. Omarak nola asmatzen zituen ipuin edo kontakizun bitxi hoiek azaldu zuen. Zalantzarik gabe artista handi baten aurrean gaude.



L.H. 2 maila: Olerkiak eta abestiak

LH2. mailako artista hauek emanaldi polit bat eskeini ziguten.Animalien inguruan aritu ziren. Hasieran olerki motz baina bitxiak kantatu zizkiguten keinu eta soinu eginez.Ondoren beste talde batek, Astoa ikusi nuen abestia kantatu zuen argi eta ozen.



L.H.1 maila: Lan tresnen erakusketa

Hiruhilabete honetan LH1go mailako ikasleak lanbideen munduan murgildu dira.
Gauza asko ikasi dituzte eta bukaeran lan tresnen erakusketa bikaina antolatu dute.Materiala gurasoen eskutik lortu dute. Ikasle bakoitzak lan tresna bat eraman zuen ikastolara. Erakusketan azalpenak HH4 eta HH5eko ikasleei aurkeztu diete.

Zorionak egin duzuen lan bikainagatik!!!!!


Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko





Bideo lehiaketa

Bideo lehiaketa orain dela sei urte hasi zen Donostiako Udalak antolatzen zuen Auzoka deialdian. Hainbat arrazoirengatik egitasmo hori bertan behera geratu zenean Jakintza ikastolako bideo lehiaketa antolatzeari ekin genion.

Aurtengo bideo lehiaketa ikastolako laugarren ekitaldia izan da, eta aste artistikoaren barruan kokatu da. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak izaten dira bideo sortzaileak.

 Lehiaketa egunean, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleak egon dira 13 bideo lanak ikusten eta giro aparta sortu zen.

Proiektua aukera paregabea da konpetentzia motorrean eta konpetentzia artistikoaren lorpenean ikasleak gorputz-adierazpenaz baliatuz sormena, bat-batekotasuna, orijinaltasuna, eta zentzu estetikoa garatzeko. Baita laburmetrai gidoiak sortzeko, fikziozko pertsonaiak, asmatutako egoerak eta istorio anitzak sortzeko eta antzezteko ere.

 Aipatu beharra dago proiektu hau errealitate bihurtzeko gurasoen laguntza ezinbestekoa izan dela eta lan horregatik hemendik eskerrak luzatu nahi dizkiegu.

Ziur ikasleen garapen integrala bultzatzeko proiektu lagungarria eta motibagarria izan dela.






Epaimahaikideen saria




















Ikusleen saria





English sketches

We do our best to practice English at all times, lately we have learnt some sketches and we've performed them in "Aste artistikoa" for grade 2 and the 4 year olds. Enjoy them! and have a nice Easter holiday!

 


5.mailako ikasleen koplak

Gaur, goiko eraikinean, Aste Artistikoari 5.mailako ikasleen koplekin hasiera eman diogu.

 

5.mailakoen "Euriaren soinua"

5.mailako ikasleek ere "Euriaren soinua" eskaini digute.

2018/03/21

Matiako hiru sukaldari 5.mailako ikasleekin

Gaur Matiatik hiru amona etorri zaizkigu eta hiru errezeta eskaini dizkigute LH5. mailakooi. Lehenengo, baratxuri zopa nola egin azaldu digute. Ondoren, Clementina erara oilaskoa prestatzeko osagaiak eta era ezagutzera eman digute. Eta azkenik, madalena goxoak nola egin ikasi dugu.

Primeran pasa dugu eta beraiek ere oso pozik ikusi ditugu. Orain sukaldean sartu eta saltsan hastea bakarrik falta zaigu.

2018/03/16

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa jaitsi

2018/03/13

Martxoaren 14 eta 15eko greba deialdia










                               Erregezain, 12 -  Tfno.: 943/ 21  73  24  - Fax.: 943/ 21 87  32  - 20 008 DONOSTIA
                               E-MAIL :  012368aa@hezkuntza.net

                    
MARTXOAREN 14 ETA 15EKO GREBA DEIALDIA

Ohar honen bidez, martxoaren 14 eta 15eko greba deialdia dela eta, ditugun datuak azaltzen dizkizuegu:

Ikastetxeko irakasleriaren %18ak greba egingo du.

Beraz, martxoaren 14 eta 15ean zerbitzu minimoak egongo dira eta ikasle guztiei zaintza bermatuko zaie.

Eguerdian jangela zerbitzua egongo da, baita eguerdiko jarduerak ere. 

CONVOCATORIA HUELGA EN LA ENSEÑANZA LOS DÍAS 14 Y 15 DE MARZO

Ante la convocatoria de huelga de los días 14 y 15 de marzo, estos son los siguientes datos a tener en cuenta:

El 18% del profesorado lo secundará.

Por tanto, los días 14 y 15 de marzo  habrá servicios mínimos y se garantizará el cuidado de todos los alumnos/as.

Habrá servicio de comedor y actividades extraescolares del mediodía.



                                           Jakintzako zuzendaritza,2018ko martxoaren 13an






2018/03/12

L.H. 2.mailakoak Ekogunen

Aurreko astelehenean LH2.mailakoak Ekogunera joan ginen.Han animalia artean egon ginen, gorotzak aztertu genituen eta parkean jolastu genuen.

Argazkian klikatu
Primeran pasa genuen!!!!!

Aste artistikoa

Gaur, martxoaren 12an hasi eta martxoaren 23ra arte luzatuko den Aste Kulturala ospatuko dugu. Ekitaldiak ikasleek prestaturikoak izango dira gehienetan. Hona hemen egitaraua.

                                              
Artxiboa jaitsi

2018/03/11

3.mailako ikasleak Egiako Musika Eskolan bisitan

Aurreko ostiralean LH3.mailakoak Egia auzoan dagoen Musika Eskolan egon ginen. Emanaldian soinuaren ezaugarriak zeintzuk ziren ikasteko aukera izan genuen.
Musika eskolako web orria zuen alaba eta semeekin ikusteko interesgarria izan daitekela iruditzen zaigunez, hementxe duzue: Entzunaldi aktiboak










2018/03/09

Aste hontako jardunaldiak


Artxiboa jaitsi

2018/03/08

Dentistaren bisita

LH5. mailako ikasleek Irune dentistaren bisita jaso zuten. Hortz eta haginen inguruan hainbat azalpen eman zituen eta baita hauek behar bezala garbitu eta zaintzeko aholkuak ere.

2018/03/07

Martxoaren 8a:Lan uztearen deialdia






Familia agurgarriak:

Ohar honen bidez, martxoaren  8ko lan uztearen  deialdiaren  aurrean ditugun datuak azaltzen dizkizuegu:

Ikastetxeko  irakasleriaren  %85ak    lanuztea egingo du.
Jangelako langileen %70ak   lanuztea egingo du.
Martxoaren 8an  goizeko 11:00etatik 15:00ak arte ez  da klaserik izango, ez jangelarik, ez eta eguerdiko  jarduerarik ere.

Egun horretan, beheko eta goiko eraikinetan , goizeko 11:00etan  ateak zabalduko dira,  nahi duenak ikasleen bila etortzeko.

BEHEKO ERAIKINEAN:
HH2 eta HH3koak Herizeko sarreratik geletara.
HH4,5, LH1,2 eta 3. mailakoak,  beti bezala.

GOIKO ERAIKINEAN:
Goizeko 11etan  ikasleek ezin dute ikastolatik bakarrik  atera. Heldu batek etorri behar du beraien bila.

12:30etatik aurrera, beti bezala.

Zerbitzu minimoak eskainiko dira eta zaintza bermatuko zaie  HH2,3,4,5 eta LH1. eta 2. mailako ikasleei 12:00ak arte eta LH3,4,5, eta 6. mailakoei 12:30ak arte. Eguerdian ez da jangelako zerbitzurik eskainiko.

15.00etatik aurrera klaseak normaltasunez  emango dira.

                                            2.018ko  martxoaren  7an 
                                                       Zuzendaritza 




                                                     
                                                                                                                                                        
Estimadas familias:

 Ante la convocatoria de paro,  del día 8 de marzo, estos son los siguientes  datos a tener en cuenta:
  El 85% del  profesorado, lo secundará
  El 70%  de los  monitoras del comedor lo secundará.
Ante esta situación, el día 8 de marzo no habrá clases, ni comedor, ni actividades extraescolares de 11:00h. a 15:00h.

Ese día, se abrirán las puertas de los dos edificios a las 11:00h. de la mañana  para el que quiera venir a buscar a su hijo/a.

EDIFICIO DE ABAJO:
Las familias de HH2-3 entrarán por el paseo de Hériz y recogerán a los alumnos/as en la propia clase.
Las familias de HH4-5 y LH1,2,3 entrarán como siempre .

EDIFICIO DE ARRIBA:
A ningún alumno/a se le dejará salir solo/a de la ikastola a las 11:00h. Tendrá que venir un adulto a buscar al alumno/a.

A partir de las 12:30h., como siempre.
Habrá  servicios mínimos  y se garantizará el cuidado del alumnado de HH2,3,4,5 y LH1,2 de 11:00h.-12:00h. y de los alumnos/as de LH3,4,5,6 de 11:00h. a 12:30h. A mediodía no habrá servicio de comedor.

De 15:00h. en adelante se reanudarán las clases con total normalidad.

                                                    7 de marzo del 2018.
                                                 
                                                     LA DIRECCIÓN

2018/03/01

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa jaitsi