2018/01/26

5.mailako ikasleak Ordizian



Urtarrilaren 24an LH5. mailako ikasleak Ordizian izan ginen. Eguraldi ona lagun izan genuen txangoan.

Ordiziara iristean lehen bisitatu genuen lekua D,elikatuz izan zen. Bertan elikagaien jatorria, elikadura osasuntsu baten oinarriak, dieta orekatu baten osaketa… ikasi genituen jolasaren bidez. Gure gorputza osasuntsu mantentzeko zer jaten dugun zaintzeaz gain, gure gorputza mugitu beharraz ohartu ginen.


Argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko

Handik irten ginenean, azoka bisitatu genuen. Baserritarrekin solasean aritu ginen eta baita menu bat antolatu ere gure jatetxe birtualerako. Postu guztiak ondo aztertu ondoren, bazkaltzeko postrea erosi genuen.

Erosketa guztiak amaitutakoan, berriz ere autobusa hartu eta Olaberriara joan ginen. Hango frontoian bazkaldu eta jolasean aritu ginen. Primeran pasa genuen sokasaltoan, pelotan, errugbian…