2018/01/26

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa jaitsi

5.mailako ikasleak Ordizian



Urtarrilaren 24an LH5. mailako ikasleak Ordizian izan ginen. Eguraldi ona lagun izan genuen txangoan.

Ordiziara iristean lehen bisitatu genuen lekua D,elikatuz izan zen. Bertan elikagaien jatorria, elikadura osasuntsu baten oinarriak, dieta orekatu baten osaketa… ikasi genituen jolasaren bidez. Gure gorputza osasuntsu mantentzeko zer jaten dugun zaintzeaz gain, gure gorputza mugitu beharraz ohartu ginen.


Argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko

Handik irten ginenean, azoka bisitatu genuen. Baserritarrekin solasean aritu ginen eta baita menu bat antolatu ere gure jatetxe birtualerako. Postu guztiak ondo aztertu ondoren, bazkaltzeko postrea erosi genuen.

Erosketa guztiak amaitutakoan, berriz ere autobusa hartu eta Olaberriara joan ginen. Hango frontoian bazkaldu eta jolasean aritu ginen. Primeran pasa genuen sokasaltoan, pelotan, errugbian…

2018/01/19

2018-2019ko ikasturtearen matrikulazioa:ate irekiak

2018/01/16

San Sebastian eguna 2018

San Sebastian egunean, Jakintzako 5.mailako ikasleak, beste 5.000 haurrekin batera, Donostiako kaleetan ibili ziren danborrak eta barrilak joaz.Hona hemen argazkiak.



Haur Hezkuntzako  eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.mailako umeek ikastolan, frontoian eta eliza aurreko plazan danborrak ederki astindu zituzten. Ikusi, ikusi argazkiak.Beti bezala, argazkian klikatu.





San Sebastian bezperan giroa berotzeko gure ikasleek danborra ekarri eta jai giroan, Sarriegiko melodiak jo zituzten.
Hementxe aurtengo danborradan parte hartuko duten neska-mutilen zerrenda:
San Sebastian eguna laister izango da. Gure ikasleak Sarriegiko melodiak jo eta ke ari dira ikasten.Homa hemen entseguetan.Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko.


2018/01/04

Zorionak eta urte berri on!