2018/10/18

Zumaiako flyschak

Gaur LH6. mailakoak Zumaian izan gara flyschak ikusten. Flyschek milaka orri dituen historia liburu moduko bat osatzen dute. Deba eta Zumaia arteko hamar kilometrotan 50000000 urteko historia dagoela gordeta, jakin dugu. Deban duela 100000000 urteko arrokak daude eta Zumaian, berriz, duela 50000000 urtekoak. Duela 65000000 urte Lurrera meteorito bat erori zela uste da eta ondorioz sumendiak piztu zirela, tsunami handiak gertatu zirela, lurrikarak sortu zirela... Lurra laino beltz batek estali zuen eta espezien %70a desagertu zen. Garai honetan sortu zen hautsaren kantitate handi bat Algorriko arroka artean dago gorderik. Algorriko interpretazio zentruan azalpenak jaso ditugu, bideoak ikusi ditugu, fosilak eta irudiak behatu ditugu eta mineralen tailerrean aritu gara mineralak bereizten. Ondoren, flyschak ikustera joan gara San Telmo ermitaraino eta Izurungo hondartzaraino jaitsi gara. Hamaiketakoa jan, bazkaldu eta jolasean aritzeko tartea ere izan dugu. ARGAZKIAK

2018/10/17

Aste honetako jardunaldiak

2018/10/03

EUSKARALDIA

Informazio gehiago

2018/10/02

Bekak

2018-2019 IKASTURTEKO "UNIBERTSITATEZ KANPOKO IKASLEAK ESKOLATZEKO IKASKETA-BEKETARAKO ETA LAGUNTZETARAKO DEIALDIA" ZABALIK DAGO. Informazio gehiago

2018/09/05

2018-2019 ikasturte hasierako oharrak


2018/06/25

Oporrak




Lagunekin hondartzan egoteko, senideekin bidaiatzeko, disfrutatzeko, pilak kargatzeko garaia  heldu da!

Udako oporrak oso, oso ongi pasa!

2018/06/22

Antzerkia

Orduz kanpoko jardueren artean, hainbat ikaslek antzerkia lantzen dute Anartz irakaslearekin.
Behean ikusiko dituzuen bideoak atzo grabatu ziren goiko ikastolan egin zuten emanaldian.Disfrutatu ikusten!


2.mailako ikasleen antzezlanak: edabe magikoa eta gaixo tranpatiak


Bideoan ikus ditzakezue 2.mailako ikasleen antzezlanak

1. Baserriko animaliak ez daude gustora beraiek duten ahotsekin. Horregaitik sorginengana joko dute laguntza eske.




2. Andrea izeneko emakume bati bonolotoa tokatu zaio. Bihotz onekoa denez, dirua behar dutenei banatu egin nahi die. Hori dela eta bere etxera gaixo tranpatiak azaltzen hasiko dira.


2018/06/15

Arropa galduak goiko ikastolan

Hemen duzue argazkitan zuen seme-alabek galdu dituzten sudaderak, txamarrak, jertseak, bainujantziak, zapatilak,... goiko ikastolan jasotzeko prest.

Begiratu arretaz ea jabeak azaltzen diren!

Irudian klikatu beste guztiak ikusteko



Ikasturte amaierako txangoak

HH2 eta HH3 LARRAUL HERRIAN

Haur hezkuntzako bi eta hiru urtekoak Larraulera joan gara.

Ezin izan dugu parkera joan, euri asko egin duelako baina frontoian ere oso ondo pasa dugu.

Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko


LH1 ETA LH 2 BIDANIAN

Ekainaren 13an Lehenengo zikloak Bidania-Goiatz irteera egin genuen. Eguraldia dela eta menditik buelta bat eman ostean, frontoian jolasten ibili ginen.


Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko






 LH3 eta LH4   ALTZO HERRIAN





Tolosaldeko herri txiki bat da Altzo.

Altzoko Handia(Migel Joakin Eleizegi) da bertako pertsonairik ezagunena.Migel Joakin Eleizegi Ipintza Haundi baserrian jaio zen 1818an eta 1861ean zendu zen.

Hamabi  urte zituenean gaisotasuna garatzen hasi zen eta 2m42cm neurtzera iritsi zen.

Asko bidaiatu zuen bere gorputza erakutsiz.Bidaietatik etortzen zenean , Salbatore elizaren aurrealdean besoak luzatuz neurtu egiten zuen erretoreak,horman marrak zizelkatuz.


Bere historia ezagutzeko ibilbide hau egin dugu.(Mapa)
  2  zenbakia, plaza, erakusketa ikusi dugu: bere argazkiak,abarkak,eskularruak,..
  3    zenbakia, frontoia: bazkaldu,jolastu.
  5   zenbakia Santa Barbara ermita frontiaren ondo-ondoan:
  2   zenbakia , Ipintza baserrria :Handia jaio zen tokia.Goizeko ibilaldia.
  3   zenbakia, Salbatore eliza: Handia neurtzen zuten eliza.Arratsaldeko ibilaldia.




Primeran pasa dugu eta aterkia zabaldu gabe. Ikusi-ikusi argazkiak!!!.



Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko


LH5 eta LH6 GAMARRAKO PISZINATAN

Nahiz eta eguraldi ona ez izan, 5. eta 6.mailako umeek Gamarrako piszinatan igeriketa ederki asko praktikatu zuten, argazkitan ikus daitekeen bezala.


Argazkian klikatu









Jakintzako abesbatzaren emanaldia

2018/06/13

Jaialdia

Lehengo larunbatean ikasturte amaierako jaialdia ospatu genuen. Han izan ginen  ikasleak, irakasleak, gurasoak, aiton-amonak, ikasle ohiak, denok egun polit bat  pasatzeko asmoz. Ikasleen dantzak ikusgarriak eta koloretsuak izan ziren, Jose Ignazio Vitoriaren omenezko marrazkiak artista handiek egindakoak izan ziren eta gurasoek prestaturiko bizkotxoak, tortilak, paella, benetan goxoak!

6.mailako ikasleek Jakintzan hamar urtez egin duten bidea bukatu dute. Hori dela eta, gurasoek beren seme-alabentzat prestatu zutena oso,oso hunkigarria izan zen. Ikusi argazkiak!

Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko



6.mailako ikasleak Bertizen

Azkenean ikasturte amaierako txangoa heldu zen. Bertizen izan ginen Errobi ibaian rafting egiten, Elizondoko Beartzun auzoko tirolinetan adrenalina botatzen eta Bidasoa ibaia piraguaz jaisten.Abentura ziraragarriak izan genituen!

Gauean diskotekan dantza egin ondoren, logelatan hizketan aritu ginen, goizeko ordubietan loak hartu arte.Hurrengo egunean, nekatuta jaiki arren, disfrutatzen jarraitzeko gaitasuna izan genuen.

Hona hemen bi egun zoragarri horien argazkiak.

Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko


2018/06/08

Jaialdia:ohar garrantzitsua

Biharko eguraldiaren aurreikuspena kontuan izanik, jaialdiaren ordutegia aurreratzea erabaki dugu. Beraz, ikasleen dantzen emanaldia 10:30etan hasiko da.

Kirolak ekainaren 14an egingo dira Pio Baroja kiroldegian 17:00etatik 19:00tara

Ea bihar goizeko eguraldia alde dugun!

2018/06/06

Lugaritz-Ikertze XVII. literatur lehiaketa

Hemen dituzue aurtengo lehiaketan  sarituak izan diren ikasleen ipuinak.Irakurri, irakurri, oso interesgarriak dira eta!

Zorionak Lore, Aimar eta Naiara!!!


2018/06/05

5.mailako ikasleak: bertso emanaldia Antzoki Zaharrean


Maiatzean Antzoki Zaharrean egin genuen bertso saioan, gogotsu abestu genuen aurrean genuen jendetzarentzat.

Eskerrik asko txalo guztiengatik!!!!




Ikasturte bukaerako jaialdia

Hemen duzue ikasturte bukaerako jaialdiaren egitaraua. Larunbat goizean egitekotan da baina eguraldiaren araberan, aldaketak egon daitezke. Garaiz abisatuko dugu.


Aldundiko juntakideen bisita


Aldundiko juntakideen bisita izan genuen apirilak 20an, gure eraikinen​ egoera ezagutzeko, gurasoek eskatuta.

Ikastola batek bete beharreko kondizio minimoen eskaera egin zaie behin eta berriz politikoei... eta hortan jarraitzeko asmoa dugu.



2018/05/31

Matrikula online: jangela,eguerdiko jarduerak eta kirola

Hemen duzue datorren ikasturtean  jangelan apuntatzeko eta eguerdiko jardueratan eta kirolean parte hartzeko informazioa. Goiko irudian klik eginez gero, matrikula online egiteko aukera izango duzue. Maila bakoitzari dagokion informazioa hementxe duzue.


HH3                HH4                   HH5

LH1                LH2                    LH3

LH4                LH5                    LH6





2018/05/30

Matia fundazioa: belaunaldien arteko programa

Iragan ostegunean, maiatzaren 31n, programa honetako azken topaketa burutu zuten gure 5. mailako ikasleek. Fundazioaren arduradunekin batera, eskarmentuaren hausnarketa egin genuen: bisiten uneak biziberritu, adindunengandik ikasitakoa gomutatu, sortutako sentimenduak plazaratu... Jardunari bukaera emateko, ikasleek marrazkiak, aipuak eta bertsoak gauzatu zituzten.Dena zoragarria izan zen! Matiazale sutsuak bihurtu gara bihotzez!!!

Argazkian klik egin

2018/05/28

4.mailako ikasleak Lurraskan

Azkenean iritsi da Lurraskara irteeera!
4. mailako ikasleak oso ondo pasa dugu, bertan tailer desberdinak egiteko aukera izan dugu eta diskoteka!
Bi tailer egin ditugu; animalien aztarnak landu eta buztinarekin egin ditugu eta etxabereak ikusi eta hauetaz gehiago ikasi dugu.
Oso nekatutak iritsi ginen, baina oso pozik. Errepikatzeko prest gaude!





2018/05/27

5. mailako ikasleak Pagoetan

Argazki guztiak ikusteko, argazki honetan klikatu

Maiatzaren 24an LH5. mailako ikasleak Pagoetako Natur Parkean izan ginen. Goizean Seminarioko aparkalekuan autobusa hartu eta Aiako herrira joan ginen. Bertan Natur Parkeko monitoreak zain genituen. Bi taldetan banatu ondoren, basoan zeharreko ibilbideari ekin genion. Bost froga gainditu behar izan genituen Sagastizabal baserrira iritsi aurretik. Froga bakoitzarekin hizki bat gordetzen zuen domina lortzeko aukera izan genuen.


Baserriko atarian hitz sekretua asmatu eta gero, barrura sartu eta bazkaldu egin genuen. Bazkaldu ondoren, jolasean aritzeko tarte bat izan genuen eta gero, bueltako bideari ekin genion. Bertan arrabioak eta zapaburuak zeuden putzuaz gain, basurdeen bainera ere ikusteko parada izan genuen.

Autobuserako bidea, patinatzeko pista batean bezalatsu, lokatz artean patinatuz egin genuen.

Jakintzako abesbatza Victoria Eugenian

Joan den igandean, Victoria Eugenia antzokian, Orfeoiak dituen gazte abesbatzen emanaldia ospatu zen.Bertan Jakintzako abesbatzak abestu zuen Peñafloridakoekin.



2018/05/24

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa jaitsi

Haur Hezkuntzako bi urteko umeak Txiki Parkean

Haur Hezkuntzako 2 urteko umeak, maiatzaren 18an Añorgako Txiki Parkera joan ginen.

Bertako txirristak, bideak,... zeharkatu genituen eta oso ondo pasa genuen!!! Ikusi, ikusi argazkiak!

argazkian klikatu beste guztiak ikusteko

2018/05/17

2. mailako ikasleak Arotz-Enean

Maiatzaren 7 eta 8an LH 2.mailakoak Arotz-Enean egon ginen. Lehenengo egunean, mendi irteera egin genuen eta Jentil zuloa eta Eguzki zuloa ezagutu genituen. Hurrengo egunean basotik ibili ginen. Oso ondo pasa genuen! Ikusi, ikusi argazkiak!







Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa jaitsi

2018/05/11

Erizainak diren lau ama ikastolan


Lehengo astean  lau ikasleen amak ikastolara  etorri ziren  lehen sorospenen inguruan hainbat maniobra eta teknika erakustera. Laurak erizainak dira. Hiru saio eman zuten, 6.mailako hiru gelatan hain zuzen ere. Saioak oso interesgarriak izan ziren eta ikasleek eta irakasleek ondo ikasi genuen zer egin larrialdi baten aurrean.

Eskerrik asko Oihana, Ane, Nerea eta Garbiñe!





Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko

Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko

Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko



2018/05/09

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa jaitsi

2018/05/06

Koldo Mitxelena literatura lehiaketa 29.edizioa

Larunbatean Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketaren sariak banatu ziren. Gure ikastolako ikaslea den Beñat Salaberriak  C kategorian komikia modalitatean 1.saria lortu du, aurkeztu diren 195 komikiren artean. Zorionak, Beñat!!!




2018/05/02

Jakintza eta Larramendiko ikasleen arteko lankidetza


Elkarrekin bizitzen ikastea ikastolako helburu garrantzitsua da, baina ez soilik ikastolako kideen artean, baita auzoko kideekin eta alboan dugun ikastetxeko kideekin ere.

Ikastolan badugu erronka nagusi bat: bizikidetza eredu bat lantzea eta garatzea.

Sinesmen horretan aurten Gorputz Hezkuntza arloan hainbat ekimen eraman ditugu aurrera Jakintza ikastolaren eta Larramendi ikastetxearen artean.

Alde batetik, orientazioko unitate didaktikoan hainbat saio elkarrekin landu eta landuko ditugu. Bestetik, “Gorputz Hezkuntzako bizipenak” antzerkiaren bi emanaldietara Larramendiko LH 5. eta 6. mailako ikasleak ikusle bezala gonbidatuak izan ziren.

Espero dugu aurten hasitako elkarbizitza positiboaren aldeko lanarekin hurrengo ikasturtean ere jarraitu ahal izateko moduan izango garela.

Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko

Aste hontako jardunaldiak


Artxiboa jaitsi

2018/04/24

Liburuaren eguna



Apirilaren 23an liburuaren eguna ospatu dugu.

Maila guztietan ekintza desberdinak egin ditugu:

HH2 : liburutegian ipuin kontaketa izan dute.

HH3 : ipuin kontaketa , aukeraketa eta irakasle trukaketa egin dute.

Astean zehar, gurasoen ipuin kontaketak izango dituzte.

HH4-5: ipuin kontaketa , aukeraketa eta irakasle trukaketa egin dute.

Astean zehar, gurasoen ipuin kontaketak izango dituzte.

LH1-2: liburutegian LH2koak irakurketa saioa egin dute LH1koentzat.

LH3: patioan irakurketa saioa eta “liburuaren arbola” eskulana.

LH4: gustuko liburuen irakurketa saioa eta horma-irudia.

LH5 -6: irakurketa saioak auzoan zehar.

Hona hemen argazkiak eta bideoak:

Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko




Argazkietan klikatu gainontzekoak ikusteko








Datorren astelehenean, apirilaren 23an, auzoan zehar irakurketak eginez ospatuko dugu liburuaren eguna LH-ko hirugarren zizkloak. Eguraldia lagun hortxe dituzue hitzorduak.

Anima zaitezte eta gerturatu gurekin batera tarte atsegin bat pasatuz, imaginazioa lagun elkarrekin bidaia dezagun.