2017/12/15

Gabonak


NEGUA ETA ELURRA JADA

JARRI ZAIZKIGU GAINEAN
OLENTZERO (e)RE ZAKUA HUSTUZ
LASTER DUGU BAI ETXEAN
HORREGATIKAN GU ERE GATOZ
OPARI BIREN ESKEAN
IKASTOLA BAT AMESTEN DUGU
AUZO HONEN BIHOTZEAN.

BIGARREN_ESKARI XUME HAU BERRIZ
EGITEN DUGU MALKOTAN
GURE HIZKUNTZA ZAHAR, MAITEA
GALDUAZ DOA URTETAN
HORREGATIKAN OPARI HAU DA
BEREZIA BAI BENETAN
NORTASUN_ITURRI DUGUN EUSKARA
JAR ZAZU DENON AHOTAN.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!!!!