2017/12/06

Euskararen eguna




EUSKERAREN EGUNA

Denok ibili ezkero

Solas eta jolas

Badatoz Jakintzara

ikasleak euskaraz.


Mintzatzen ari gara

Hamaikatxo lagun

Eskola eta kalean

Hitz egin dezagun.


Plaza erdian gaude

Jira eta bira

Jolasak euskal hitzez

Busti behar dira.


Guztiok hitz eginez

Baietz irabazi

Euskaraz bizi eta

Besteei erakutsi.




Abenduaren 4an Euskararen eguna ospatu genuen " Euskarak 365 egun" lelopean. Sarritan ,egunerokotasunean, hazten zaigun leloa da, baina eguna aprobetxatuz, hausnarketa ere egin genuen gure ikasleekin eta euskararen presentzia gure artean areagotzeko hainbat konpromiso hartu ere bai.


Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko

Hala ere, horretan bakarrik ez ginen gelditu, maila desberdineko ikasleak nahastuz taldeak osatu genituen eta han aritu ginen sokatiran, briletean, sokasaltoan, ikurrinaren jolasean... Eta bukatzeko, buruhandien korrika ibili ginen. Primeran pasa genuen!!!

Orain 365  egun ditugu aurretik euskararekiko gure ahalegina egiteko.