2017/10/31

Making a lemon cake grade 3

After preparing the recipe book, we have finally made a lemon cake.

2017/10/30

Gure auzoan planoarekin mugitzen

Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleak Antigua auzoan ibili gara planoarekin mugitzen ikasteko.
Ikastolatik leku eta egun desberdinetan Miramar jauregira, kiroldegira eta postetxera joan gara.










2017/10/26

4.mailako ikasleak San Markos-en

Kaixo, familiak!

Ingurunean eskualdeak lantzen ari garenez, San Marcos gotorlekura irteera egin genuen. Handik Donostialdea ikusi genuen, bertan kokatu ahal izateko.

Primeran ibili ginen!!!


Argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa jaitsi

2017/10/19

Hondarribia Katsika-ko boluntario taldearen kide batzuk gure artean





Talde honek Greziako errefuxiatu-esparruetan bizi diren pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko lan egiten du: arropa,janaria,bizipoza,….eramanez.

Urriaren 17an LH 3. mailakoekin egon ziren kanpamendutan bizi izan zutena kontatzeko.

Erakutsitako irudiek eta emandako adierazpenak gerraren ondorioak zeintzuk ziren ikusteko aukera eman ziguten eta gure bizitzari buruzko hausnarketa egiteko oso baliogarria izan zitzaigun.

                                                            Mila esker KATSIKA !!












2017/10/18

Aste hontako kirol jardunaldiak

Artxiboa deskargatu

2017/10/17

Familien bilerak

Hona hemen ikasturtearen hasieran familiekin egingo ditugun gelako bileren egutegia.


2017/10/05

Terrazaren inaugurazioa

Urriaren 4an azkenean terraza berrira igo ginen jolastera.Jai giroan ospatu genuen inaugurazioa.
Txaranga bat antolatu, musika alaia jarri eta... denok pozik dantzan ibili ginen!!!



Aupa Jakintza Ikastola!