2017/06/01

Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrak Donostian zehar


Igeldo, Urgull, Santa Klara, Ondarreta,... ikusi ondoren, tuneletik zentro aldera joan gara. Bidean Loretope, Fleming,  Klara Kanpoamor eta Kixote-ren eskulturak ikusi ditugu. Ondoren Gipuzkoa plazan zisneak ikusi eta Urumea ibaia, bi zubi eta Kursaala ikustera joan gara.





Boulebarretik paseoan Alderdi Ederrera joan gara, bertan hamaiketakoa egin, jolastu eta udaletxea marraztu dugu.

Marrazten ari ginela, laguntxo berri bat gurekin eseri eta gustura aritu da bera ere!!!

Ondoren Alde Zaharrera joan gara. Konsti plazan zenbakiekin jolastu eta Baga-Biga abestu eta dantzatu dugu. Txalo pila egin digute!!!

San Telmon bazkaldu eta jolastu dugu. Oso ondo pasa dugu!!!