2017/06/23

Gaueko mendi martxa 2017

Aurten ere gaueko mendi martxa eskaini zaie LH 6. mailako ikasleei Jakinguratik eta Gorputz Hezkuntza arlotik. Gaueko irteera (Hondarribian hasi eta Groseko hondartzan bukatzen da) aukera paregabea da Jakintzan egindako ibilbide luzeari agur esateko, lagunen artean bizipen hunkigarriak eta ahaztezinak izateko, ingurune naturalez gozatzeko eta urtean zehar  garatu duten konpetentzia motorrean iaioak direla erakusteko.
Eguraldia lagun irteera bikain atera zen eta horretaz jabetzeko hemen duzue ibilaldiaren bideoa.