2017/06/27

Oporrak




Lagunekin hondartzan egoteko, senideekin bidaiatzeko, disfrutatzeko, pilak kargatzeko garaia  heldu da!

Udako oporrak oso, oso ongi pasa!

2017/06/23

Gaueko mendi martxa 2017

Aurten ere gaueko mendi martxa eskaini zaie LH 6. mailako ikasleei Jakinguratik eta Gorputz Hezkuntza arlotik. Gaueko irteera (Hondarribian hasi eta Groseko hondartzan bukatzen da) aukera paregabea da Jakintzan egindako ibilbide luzeari agur esateko, lagunen artean bizipen hunkigarriak eta ahaztezinak izateko, ingurune naturalez gozatzeko eta urtean zehar  garatu duten konpetentzia motorrean iaioak direla erakusteko.
Eguraldia lagun irteera bikain atera zen eta horretaz jabetzeko hemen duzue ibilaldiaren bideoa.




2017/06/19

Jaialdia 2017


Lehengo larunbatean ikasturte amaieraren jaialdia ospatu genuen.

Goizeko kirol jarduerak egin ondoren, guraso, aiton-amona, izeba-osaben aurrean, ikasleek  prestauriko dantzak erakusteko aukera izan zuten.

Giroa ezin hobea izan genuen eta eguraldiak ere lagundu gintuen.

Ziur hurrengo ikasturtean ere ikuskizun paregabeak prestatuko dituztela gure ikasleek.

Hurrengo urtera arte!



Argazkian klik egin 

2017/06/14

Lau eta bost urteko ikasleak Amezketan

Haur hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak Amezketara joan gara. San Martin parkean egon gara eta oso ondo pasa dugu!!!!! Azkenenean Txindoki mendiaren ttonttorra ikusi dugu.Ikusi, ikusi argazkiak!


argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko



2017/06/05

Zorionak, Ainhoa!!!

Urtero Lugaritz Kultur Etxeak eta Ikertze Kultur Elkarteak ipuin lehiaketa bat antolatzen dute. Aurtengoa XVI.edizioa izan da. Lehiaketa horretan 5. eta 6.mailako ikasleek hartzen dute parte.
Ikasleek ipuina idazten dute ilustratzaile batek marrazten dituen irudietan oinarrituta eta gainera epaimahaikide izateko aukera dute.

Lehengo ostiralean Lugaritz-en egin zen ekitaldi polit batean sariak banatu ziren.Lehenengo saria gure 5.mailako ikaslea den Ainhoa Saizarrek irabazi zuen.




Argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko.


Zorionak, Ainhoa!!!Ea ipuin kontalari on,ona izatera iristen zaren!

Hona hemen ipuina:


2017/06/02

Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak Matia Fundazioan

Lehengo ostegunean Matiara joan ginen bertan bizi diren adineko pertsonekin jolastera. Guk hainbat jolas eta joku erakutsi genien eta beraiek ere beren haurtzarokoak partekatu zituzten gurekin, Oso arratsalde polita pasa genuen. Hona hemen egun hartako argazkiak.


2017/06/01

Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrak Donostian zehar


Igeldo, Urgull, Santa Klara, Ondarreta,... ikusi ondoren, tuneletik zentro aldera joan gara. Bidean Loretope, Fleming,  Klara Kanpoamor eta Kixote-ren eskulturak ikusi ditugu. Ondoren Gipuzkoa plazan zisneak ikusi eta Urumea ibaia, bi zubi eta Kursaala ikustera joan gara.





Boulebarretik paseoan Alderdi Ederrera joan gara, bertan hamaiketakoa egin, jolastu eta udaletxea marraztu dugu.

Marrazten ari ginela, laguntxo berri bat gurekin eseri eta gustura aritu da bera ere!!!

Ondoren Alde Zaharrera joan gara. Konsti plazan zenbakiekin jolastu eta Baga-Biga abestu eta dantzatu dugu. Txalo pila egin digute!!!

San Telmon bazkaldu eta jolastu dugu. Oso ondo pasa dugu!!!