Datorren urtarrilaren 20an Hiritar Merezimendu Domina
jasotzeko izendatuak izan dira Kemen Elkartea, Aspanogi, Uliako Gimnastika, Altzako parrokoa eta
Jakintza Ikastolako 9 ikasle ohi.
1983. urtean Jakintza ikastolako 5.B gelako Sara Iturrioz, Ana Zirikiain, Leire Ozkaritz,
Idoia Amas, Nora Lizartza, Ainitze Blanco, Miren Sorne Uranga, Ainitze Errasti
eta Josune Izagirrek taxia hartu eta CAT-era jo zuten haur danborradan neskak
danborra joaz ateratzeko eskubidea aldarrikatzera.
Bertako zuzendariarekin hitz egin
zuten eta hurrengo urtetik aurrera neskei aukera hori luzatu zitzaien.
Bederatzi neska hauek beren ametsa
betetzea lortu ez bazuten ere, beren ahaleginarekin ondorengo neska guztiei
atea zabaltzea lortu zuten.
ZORIONAK!!!!!