2017/01/30

5.mailako neskak, Zorionak!

Lehengo larunbatean 5.mailako neskak playerotako futbol txapalketako finalean  bigarrenak geratu ziren. Gaur ikastolan harrera polita egin diegu. Zorionak, neskak!!!












2017/01/25

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa deskargatu

2017/01/16

San Sebastian 2017


San Sebastian egunean, Jakintzako 5.mailako ikasleak, beste 5.000 ikasleekin batera, Donostiako kaleetan ibili dira danborrak eta barrilak joaz. Hona hemen argazkiak.









Gure txikiek aurten ere Sarriegiren doinuez eta danbor hotsez ikastola alaitu digute.




Argazkian klik egin beste guztiak ikusteko


Argazkian klik egin beste guztiak ikusteko


Goian ere ikasleek danborra jo dute eta ederki pasa dute. Gora San Sebastian!

Argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko

Victoria Eugeniarako bidean

Danbor Nagusia:Amane Maritxalar

Banderatua: Ihart Furundarena

Danbor kaboa: Aimar Oliden

Kupel kaboa: Aroa Altuna

Kupela: Jon Angiozar

Barrila: Harkaitz Irazusta


Argazki hoentan klik egin gainontzeko argazkiak ikusteko











San Sebastian eguna badator eta ekarpen honetan erakutsi nahi dugu gure 5.mailako neska-mutilak jo eta ke ari direla ensaiatzen Ozaren zuzendaritzapean. Ikusi,ikusi argazkiak!




Argazkian klik egin gainontzeko guztiak ikusteko

2017/01/12

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa deskargatu

Hiritar merezimendu domina







Datorren urtarrilaren 20an Hiritar Merezimendu Domina jasotzeko izendatuak izan dira Kemen Elkartea, Aspanogi, Uliako Gimnastika, Altzako parrokoa eta Jakintza Ikastolako 9 ikasle ohi. 

1983. urtean Jakintza ikastolako 5.B gelako  Sara Iturrioz, Ana Zirikiain, Leire Ozkaritz, Idoia Amas, Nora Lizartza, Ainitze Blanco, Miren Sorne Uranga, Ainitze Errasti eta Josune Izagirrek taxia hartu eta CAT-era jo zuten haur danborradan neskak danborra joaz ateratzeko eskubidea aldarrikatzera.

Bertako zuzendariarekin hitz egin zuten eta hurrengo urtetik aurrera neskei aukera hori luzatu zitzaien.

Bederatzi neska hauek beren ametsa betetzea lortu ez bazuten ere, beren ahaleginarekin ondorengo neska guztiei atea zabaltzea lortu zuten.


ZORIONAK!!!!!