2017/12/20

Wishing you a merry Chritmas!


Enjoy this Christmas song from Jakintza students

2017/12/19

The wolf and the 7 little kids

After a long month of rehearsals here you are the video of the show, than you to all families for coming.


2017/12/15

Gabonak


NEGUA ETA ELURRA JADA

JARRI ZAIZKIGU GAINEAN
OLENTZERO (e)RE ZAKUA HUSTUZ
LASTER DUGU BAI ETXEAN
HORREGATIKAN GU ERE GATOZ
OPARI BIREN ESKEAN
IKASTOLA BAT AMESTEN DUGU
AUZO HONEN BIHOTZEAN.

BIGARREN_ESKARI XUME HAU BERRIZ
EGITEN DUGU MALKOTAN
GURE HIZKUNTZA ZAHAR, MAITEA
GALDUAZ DOA URTETAN
HORREGATIKAN OPARI HAU DA
BEREZIA BAI BENETAN
NORTASUN_ITURRI DUGUN EUSKARA
JAR ZAZU DENON AHOTAN.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!!!!

2017/12/14

Gabon kantak


Artxiboa jaitsi

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa jaitsi

2017/12/07

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa jaitsi

2017/12/06

Euskararen eguna




EUSKERAREN EGUNA

Denok ibili ezkero

Solas eta jolas

Badatoz Jakintzara

ikasleak euskaraz.


Mintzatzen ari gara

Hamaikatxo lagun

Eskola eta kalean

Hitz egin dezagun.


Plaza erdian gaude

Jira eta bira

Jolasak euskal hitzez

Busti behar dira.


Guztiok hitz eginez

Baietz irabazi

Euskaraz bizi eta

Besteei erakutsi.




Abenduaren 4an Euskararen eguna ospatu genuen " Euskarak 365 egun" lelopean. Sarritan ,egunerokotasunean, hazten zaigun leloa da, baina eguna aprobetxatuz, hausnarketa ere egin genuen gure ikasleekin eta euskararen presentzia gure artean areagotzeko hainbat konpromiso hartu ere bai.


Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko

Hala ere, horretan bakarrik ez ginen gelditu, maila desberdineko ikasleak nahastuz taldeak osatu genituen eta han aritu ginen sokatiran, briletean, sokasaltoan, ikurrinaren jolasean... Eta bukatzeko, buruhandien korrika ibili ginen. Primeran pasa genuen!!!

Orain 365  egun ditugu aurretik euskararekiko gure ahalegina egiteko.



2017/12/05

Chritsmas carol

Santa Claus is about to come, enjoy this Christmas carol!


2017/12/01

3,mailako ikasleak Lugaritz Kultur Etxean

LUGARITZ  KULTUR ETXEAN EGON GARA 



Hirugarren maila Lugaritz bisitatzen egon gara. 

Hor bere arduraduna den Anak oso ondo adierazi dizkigu : haurren eta helduen sailak,liburuen sailkapena,dauden beste materialak,liburu mota desberdinak, ordutegia,….. 

Bisita aprobetxatuz bazkide txartela ez zituzten ikasleek egiteko aukera ere izan dute. 









 

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa jaitsi

2017/11/29

Grebarako deialdia




Erreg                ezain,12 -Tfno.: 943/21 7324 -Fax.:943/218732-20 008 DONOSTIA          
                        EMAIL: 012368aa@hezkuntza.net     www.jakintzaikastola.eus



Familia agurgarriak: 

Ohar honen bidez, azaroaren 30erako,osteguna, konbokatua dagoen greba deialdiaren aurrean Ikastolan izango dugun egoeraren berri eman nahi dizuegu 

Haur Hezkuntza: 12 irakasleetatik (tutore eta laguntzaile) , 7 irakaslek egingo dute greba.

Lehen Hezkuntza: 17 tutoreetatik, 2 irakaslek egingo dute greba.

Beste irakasle batzuk:12 irakasleetatik,3 irakasleek egingo dute greba.

JANGELAKOEK ETA GARBITZAILEEK EZ DIRA KONBOKATORIA HONETARA DEITUAK  IZAN.


                                                                                ZUZENDARITZA 


Estimadas familias: 

Ante la convocatoria de huelga para el jueves 30 de noviembre, os queremos comunicar la situación en la que se encuentra la Ikastola: 

Educación infantil: De 12 profesores/as (tutores/as+ apoyo), 7 profesores/as harán huelga. 

Educación Primaria: De los 17 tutores/as, 2 profesores/as harán huelga.

Resto del profesorado: De 12 profesores/as, 3 profesores/as harán huelga.

EL PERSONAL DE COMEDOR Y LIMPIEZA DE JAKINTZA NO ENTRA EN ESTA  CONVOCATORIA 

DONOSTIAN, 2017ko azaroaren 28an.

                               

2017/11/28

Euskararen eguna

Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko dira Donostiako auzoetan. Jakintzako gurasook, Txantxerrekako gaztetxearekin batera, geure ekarpena egingo diogu Euskararen Egunari Antiguan. Abenduaren 2an, goizeko 11:00etatik 13:00etara, euskal jolasak antolatuko ditugu Benta Berriko udal kiroldegiko aurrekaldean (euria egiten badu, Antiguako frontoian). Euskara eta jolasa, jolasa eta euskara, uztartuko ditugu haurrei bideraturiko euskal jolas dibertigarrien bitartez.

Animatu zuen seme-alabekin parte hartzera!!


Para celebrar el Día del Euskera se van a organizar diferentes actividades en los barrios de Donostia. Nosotros y nosotras,  padres/madres de Jakintza, junto con el gaztetxe Txantxerreka , también queremos hacer nuestra aportación. El 2 de Diciembre,  de 11:00 a 13:00, organizaremos una serie de juegos (“euskal jolasak”) dirigidos a los niños y niñas en la parte delantera del Polideportivo de Benta Berri (si llueve, en el frontón del Antiguo).

¡Animaros a tomar parte con vuestros hijos e hijas!


Egitaraua ikusteko, irudian klik egin


2017/11/23

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa jaitsi

The wolf and the seven little kids


Here you are the audio of the show for you to listen at home.


2017/11/17

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa jaitsi

2017/11/13

Matiara bisita

2017/11/10

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa jaitsi

2017/11/08

6.mailako ikasleak Zumaiako flyschetan




Argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko

2017/11/02

Aste hontako jardunaldiak


Artxiboa jaitsi

2017/10/31

Making a lemon cake grade 3

After preparing the recipe book, we have finally made a lemon cake.

2017/10/30

Gure auzoan planoarekin mugitzen

Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleak Antigua auzoan ibili gara planoarekin mugitzen ikasteko.
Ikastolatik leku eta egun desberdinetan Miramar jauregira, kiroldegira eta postetxera joan gara.










2017/10/26

4.mailako ikasleak San Markos-en

Kaixo, familiak!

Ingurunean eskualdeak lantzen ari garenez, San Marcos gotorlekura irteera egin genuen. Handik Donostialdea ikusi genuen, bertan kokatu ahal izateko.

Primeran ibili ginen!!!


Argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa jaitsi

2017/10/19

Hondarribia Katsika-ko boluntario taldearen kide batzuk gure artean





Talde honek Greziako errefuxiatu-esparruetan bizi diren pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko lan egiten du: arropa,janaria,bizipoza,….eramanez.

Urriaren 17an LH 3. mailakoekin egon ziren kanpamendutan bizi izan zutena kontatzeko.

Erakutsitako irudiek eta emandako adierazpenak gerraren ondorioak zeintzuk ziren ikusteko aukera eman ziguten eta gure bizitzari buruzko hausnarketa egiteko oso baliogarria izan zitzaigun.

                                                            Mila esker KATSIKA !!












2017/10/18

Aste hontako kirol jardunaldiak

Artxiboa deskargatu

2017/10/17

Familien bilerak

Hona hemen ikasturtearen hasieran familiekin egingo ditugun gelako bileren egutegia.


2017/10/05

Terrazaren inaugurazioa

Urriaren 4an azkenean terraza berrira igo ginen jolastera.Jai giroan ospatu genuen inaugurazioa.
Txaranga bat antolatu, musika alaia jarri eta... denok pozik dantzan ibili ginen!!!



Aupa Jakintza Ikastola!

2017/09/29

Familientzako eskutitza


Familia hori:

Ikastolako terraza berria bukatu dute eta  patioan egon den garabia kendu. Dagoeneko txukunketa lanak egin ondoren, udaletxeak normaltasunez erabiltzeko baimena eman digu.

Hortaz, datorren asteazkenean, urriak 4an, goiz eta arratsaldez hasiko gara.Beraz, eguerdiko ekintza estraeskolarrak ere normaltasunez hasiko dira.

Gogoratu  asteazkenetik aurrera ikastolako sarrera/irteerak ikastolako patiotik egingo direla beti bezala.





Querida familia:

Han finalizado las obras de renovación de la terraza. La grúa que ha estado instalada en el patio de la ikastola está totalmente desmontada. Una vez que han realizado los correspondientes trabajos de limpieza, el ayuntamiento nos ha dado permiso para poder utilizar el patio con total normalidad.

 Por tanto, a partir del próximo miércoles, 4 de octubre, empezaremos con la jornada completa de mañana y tarde.  Así pues, también se empezarán a realizar las actividades extraescolares.

Os recordamos que a partir del miércoles , las entradas/salidas a la ikastola se  realizarán por el patio como siempre. 

Donostian 2017ko irailaren 29an, JAKINTZA IKASTOLAKO ZUZENDARITZA

2017/09/13

Irteerak jangelatik



2017/09/08

Jakintza Ikastolako prentsaurrea

Ikasturte hasieraren inguruko ohar garrantzitsua




Familia hori:
                  Honen bitartez eta Hezkuntza Ordezkaritzaren gomendioa jarraituz,  berri onak ematera gatozkizue:   
Irailaren 14an, ikasturtea hasiko da eta jangela zerbitzua  eskainiko da hasieratik.
  Por la presente y siguiendo el consejo de la Delegación de Educación  el curso comenzará       
    el 14 de septiembre y desde el primer día se ofrecerá servicio de comedor.
IRAILAREN 14an ETA 15ean / 14 y 15 de septiembre
Ikastetxe osoa (H.H. ETA L.H. guztia)  goizez /solo en jornada de mañana:
H.H.2: Egokitzapena / Adaptación
H.H.3 : 9.00-12:00
H.H.4 ETA H.H.5 ETA LEHEN HEZKUNTZA OSOA / Infantil 4 y 5 y PRIMARIA: 9:00-13:00
IRAILAREN 18tik aurrera, goiko eraikineko ikasleak goiz eta arratsaldez arituko dira.
Beheko eraikinekoak, berriz,  patiotik garabia kendu arte goizez bakarrik arituko dira.
A PARTIR DEL 18 DE SEPTIEMBRE  el alumnado de 4º, 5º y 6º de Primaria tendrán jornada completa.
El resto del alumnado continuará con la jornada continua hasta que retiren la grúa del patio.
SARRERA/IRTEERAK BEHEKO ERAIKINEAN   ENTRADAS/SALIDAS EN EL EDIFICIO DE ABAJO
Garabia patioan dagoen bitartean, garbi eta ondo adieraziko diren beste sarrera-irteera batzuk erabiliko dira.
Mientras esté la grúa en el patio, se utilizarán  entradas y salidas  alternativas.
 Kontuan izanda beheko eraikinean fisikoki espazioz mugatuta egongo garela, honako arau
garrantzitsu hauek jarraitzea eskatuko dizuegu.
Teniendo en cuenta que vamos a estar muy limitados físicamente en el edificio de abajo, os
pedimos que cumpláis las siguientes normas:
        H.H.2 ETA H.H.3:
-Geletara gurasoekin igoko dira. HERIZ PASEALEKUTIK sartzeko ate txiki zuria, itxita egongo denez, pasabidetik sarrera nagusira  jaitsi behar dira  eta handik sartu.       
  HH 3urteko ikasleak, 12etan, leku  berdinean  jasoko dituzue.
  HH 2urteko ikasleak, geletan jasoko dituzue.

Aulkitxoa  sarrerako kanpoko aldean utzi dezakezue baina kontuan izan  eremua irekia egongo dela.
-Subirán a clase con los padres-madres… .La puerta pequeña del paseo de Heriz estará cerrada. Por lo tanto se accederá por el pasadizo a la entrada principal.
Recogeréis al alumnado de HH3 a las 12:00 en el mismo sitio.
Recogeréis al alumnado de HH2 en las aulas.
Las sillitas se podrán dejar en la parte exterior, pero tened en cuenta que ese espacio permanecerá abierto.
        H.H.4 eta H.H.5
Eraikineko beheko solairuan dagoen SOTOTIK  sartuko dira, ERREGEZAIN kaletik.
Los alumn@s  entraran por la puerta de acceso al sótano en la planta baja del edificio, por Escolta Real.
        L.H. -1-2
Eraikineko beheko solairuan dagoen TXIKI PARKETIK  sartuko dira, ERREGEZAIN kaletik.
Los alumn@s  entrarán por la puerta de acceso al TXIKI PARK en la planta baja del edifidio, por Escolta Real.
        L.H.3.
 ERREGEZAIN kaletik , sarrera nagusiko ezker aldetik sartuko dira.
Los alumn@s  entraran a la entrada principal general  por las escaleras de acceso de  ESCOLTA REAL , parte izquierda.
Sarrera/irteera guztietan behar den pertsonal eta medio guztiak jarriko dira, ahal den modu egoki eta lasaien ibili daitezen ikasle/irakasle guztiak.
Se  pondrán a disposición  todos los medios materiales y humanos posibles, para que tanto alumn@s como profesor@s circulen organizadamente.
EGOERA  HONETAN ZUEN LAGUNTZA EZINBESTEKOA IZANGO DA.
EN ESTA SITUACIÓN  VUESTRA AYUDA TAMBIEN SERÁ DE GRAN AYUDA.
ESKERRIK ASKO/ MUCHAS GRACIAS.
Jakin dezazue, egoerak horrela eskatzen badu, aldaketaren bat egon daitekeela.
Si la situación lo requiere, es posible que surjan cambios.

JAKINTZA IKASTOLA
                                                                  Donostia, 2017ko irailaren  8a/ 8 de septiembre de 2017
             

2017/09/01

Txikizioak





Familia agurgarriak:
 Jakintza Ikastolan izandako obren ondorioz  gertatutako uholde, txikizio  eta patioan garabia  hilabete osoa jarrita egongo denez, Organo Gorenak erabaki latz batzuk hartu behar izan ditu  ikasle eta langileen ziurtasuna bermatzeko.
Hezkuntza  Sailaren  aholkua  jarraituz, ikasturtearen hasiera astebete atzeratuko  da, irailaren 14ra.
ORDUTEGIA:
-HASIERA: Irailak 14
-Goizez bakarrik  iraila osoa.
HH2-Egokitzapena aste bete atzeratzen da (baina prozesua mantentzen da)
HH3- 09:00etatik - 12:00etara
HH4 eta HH5-09:00etatik - 13:00era
LH osoa-09:00etatik - 13:00era  
-Jangela zerbitzua ezingo da eskaini.

Familiengan duen eragina kontutan izanda  lehenbailehen  ohiko egoerara itzultzeko ahalegin guztiak egiten jarraituko dugu.
Honekin batera izango den Famili Batzarra deialdia luzatzen dizuegu.
EGUNA: Irailaren 4a, astelehena.
ORDUA: 19:00retan.
TOKIA: Lugaritz Kultur Etxean

                                         JAKINTZA IKASTOLAKO  ORGANO  GORENA
Donostia, 2017ko  abuztuaren 31a

Estimadas Familias:
Como consecuencia de las obras que se están realizando en la Ikastola Jakintza ha habido inundaciones múltiples y destrozos ;además permanecerá  instalada durante todo el mes una grúa en el patio. Por  ello el Organo Máximo de Representación del centro ha tenido que tomar decisiones difíciles para  garantizar  la seguridad del alumnado y personal  trabajador.
Siguiendo el consejo de la Delegación de Educación os comunicamos que el curso escolar se retrasará una semana ,empezando dicho curso el día 14 de septiembre.
HORARIO:
-COMIENZO : 14 de septiembre.
-JORNADA DE MAÑANA : todo el mes de septiembre.
-H.H. 2 : La adaptación se retrasa una semana, manteniendose el proceso.
-H.H. 3 : 09:00 – 12:00.
-H.H. 4 eta H.H. 5 : 09:00 – 13:00.
-L.H. :  09:00 – 13:00.
-No será posible ofrecer servicio de comedor.

Teniendo en cuenta las consecuencias que esta situación produce en las familias intentaremos volver ,cuanto antes, a la normalidad.
Os informamos que se celebrará  una Asamblea de Familias de la ikastola  muy interesante:
DIA : 4 de septiembre,lunes.
HORA: 19:00H.
LUGAR : Casa de Cultura de Lugaritz


ORGANO MAXIMO DE REPRESENTACION DE LA IKASTOLA JAKINTZA
Donostia-San Sebastián 31 de agosto de 2017





2017/06/27

Oporrak




Lagunekin hondartzan egoteko, senideekin bidaiatzeko, disfrutatzeko, pilak kargatzeko garaia  heldu da!

Udako oporrak oso, oso ongi pasa!

2017/06/23

Gaueko mendi martxa 2017

Aurten ere gaueko mendi martxa eskaini zaie LH 6. mailako ikasleei Jakinguratik eta Gorputz Hezkuntza arlotik. Gaueko irteera (Hondarribian hasi eta Groseko hondartzan bukatzen da) aukera paregabea da Jakintzan egindako ibilbide luzeari agur esateko, lagunen artean bizipen hunkigarriak eta ahaztezinak izateko, ingurune naturalez gozatzeko eta urtean zehar  garatu duten konpetentzia motorrean iaioak direla erakusteko.
Eguraldia lagun irteera bikain atera zen eta horretaz jabetzeko hemen duzue ibilaldiaren bideoa.




2017/06/19

Jaialdia 2017


Lehengo larunbatean ikasturte amaieraren jaialdia ospatu genuen.

Goizeko kirol jarduerak egin ondoren, guraso, aiton-amona, izeba-osaben aurrean, ikasleek  prestauriko dantzak erakusteko aukera izan zuten.

Giroa ezin hobea izan genuen eta eguraldiak ere lagundu gintuen.

Ziur hurrengo ikasturtean ere ikuskizun paregabeak prestatuko dituztela gure ikasleek.

Hurrengo urtera arte!



Argazkian klik egin 

2017/06/14

Lau eta bost urteko ikasleak Amezketan

Haur hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak Amezketara joan gara. San Martin parkean egon gara eta oso ondo pasa dugu!!!!! Azkenenean Txindoki mendiaren ttonttorra ikusi dugu.Ikusi, ikusi argazkiak!


argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko



2017/06/05

Zorionak, Ainhoa!!!

Urtero Lugaritz Kultur Etxeak eta Ikertze Kultur Elkarteak ipuin lehiaketa bat antolatzen dute. Aurtengoa XVI.edizioa izan da. Lehiaketa horretan 5. eta 6.mailako ikasleek hartzen dute parte.
Ikasleek ipuina idazten dute ilustratzaile batek marrazten dituen irudietan oinarrituta eta gainera epaimahaikide izateko aukera dute.

Lehengo ostiralean Lugaritz-en egin zen ekitaldi polit batean sariak banatu ziren.Lehenengo saria gure 5.mailako ikaslea den Ainhoa Saizarrek irabazi zuen.




Argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko.


Zorionak, Ainhoa!!!Ea ipuin kontalari on,ona izatera iristen zaren!

Hona hemen ipuina:


2017/06/02

Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak Matia Fundazioan

Lehengo ostegunean Matiara joan ginen bertan bizi diren adineko pertsonekin jolastera. Guk hainbat jolas eta joku erakutsi genien eta beraiek ere beren haurtzarokoak partekatu zituzten gurekin, Oso arratsalde polita pasa genuen. Hona hemen egun hartako argazkiak.


2017/06/01

Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrak Donostian zehar


Igeldo, Urgull, Santa Klara, Ondarreta,... ikusi ondoren, tuneletik zentro aldera joan gara. Bidean Loretope, Fleming,  Klara Kanpoamor eta Kixote-ren eskulturak ikusi ditugu. Ondoren Gipuzkoa plazan zisneak ikusi eta Urumea ibaia, bi zubi eta Kursaala ikustera joan gara.





Boulebarretik paseoan Alderdi Ederrera joan gara, bertan hamaiketakoa egin, jolastu eta udaletxea marraztu dugu.

Marrazten ari ginela, laguntxo berri bat gurekin eseri eta gustura aritu da bera ere!!!

Ondoren Alde Zaharrera joan gara. Konsti plazan zenbakiekin jolastu eta Baga-Biga abestu eta dantzatu dugu. Txalo pila egin digute!!!

San Telmon bazkaldu eta jolastu dugu. Oso ondo pasa dugu!!!

2017/05/31

Jangela eta kirola datorren ikasturterako

Dokumentua jaitsi

Dokumentua jaitsi
Dokumentua jaitsi
Dokumentua jaitsi

2017/05/19

5.mailako ikasleen bertso-emanaldia





Ikasturtean zehar 5.mailako ikasleek astean behin bertsolaritza landu dute Ane Labaka bertsolariarekin. Urte guztiko fruituak lehengo astezkenean jaso ziren Antzoki Zaharrean. Hona hemen gure ikasleek eskaini zuten bertso-emanaldia.