2016/12/22

Gabonak

2016/12/19

Sto. Tomas eguna


Argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko

2016/12/16

Mari Domingi gure ikastolan

Ahoa zabalik entzun diete umeek Mari Domingiri ipuina kontatzen zuen bitartean.Gero abestu dute eta azkenean Mari Domingik gozokiak banatu dizkie. Poz-pozik egon dira denak. Ikusi, ikusi argazkiak!


Argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko

2016/12/15

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa deskargatu

2016/12/14

"Emakume kirolari" marrazki lehiaketa


Luciaren marrazkia, emakume eskalatzailea.
Argazkian klik egin gainentzekoak ikusteko.

Urrian, "Emakume kirolari" marrazki lehiaketan parte hartu genuen 6.mailako ikasleek.
Irabazleen artean, 6.B-ko Lucia Álvarez de Eulatek jaso du saria.

Saridunei "Txindoki itzala" abentura parkean sartzeko sarrera bana oparitu diete.

12 marrazki izan dira sarituak eta horiekin egutegi bat egin dute. Ikastolara bidaliko dituzte batzuk gelatan jartzeko.

Emakumeen etxean, K/Okendo, 9, abenduaren 1etik 31 arte, marrazkien erakusketa egongo da denek ikusteko.




2016/12/07

Euskararen eguna

Lehengo ostiralean, abenduak 2, Euskararen eguna ospatu genuen beheko eta goiko ikastolan.Primeran pasatu genuen eguna elkarrekin jolasean.

Hona hemen bi eraikinetako argazkiak:


Argazkian klikatu beste guztiak ikusteko


Argazkian klikatu beste guztiak ikusteko

Beste aldetik Udaletxeak euskararen bizitasunari buruzko txosten interesgarri bat argitaratu du.
Gure web orrian irakurtzeko aukera duzue.


2016/12/02

Jolas eta jostailu ez sexisten gida

 Gabonak ate joka daude eta gutako asko jostailu eta jolasak aukeratu eta erosteko egunen aurrean gaude. Aurten hezkidetza lantze aldera eskuorri bat prestatu dugu jolasen inguruko hausnarketa bultzatu eta gomendio batzuekin. “BERDINTASUNAEAN JOLASTAU = BIZI” lemarekin.
Gehiago irakurri

Aste hontako jardunaldiak


Artxiboa jaitsi