2016/11/14

Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrak Olaberrian

Argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko

Han Amoskategi baserrian egon gara eta bertab Pupu eta Lore astoak, ardiak, ahateak,...ikusi ditugu. Aitona Angelek azaldu digu ahateen istorioa eta txabolara eraman ditu , baina iristean, denak hegan joan dira berriro errekara!!!

Ondoko baserriko ikuiluan behiak eta txekorrak ikusi ditugu.Albertok dena erakutsi digu.

Bidean intxaurrondoa eta lastoz betetako poltsak ikusi ditugu eta Maiderrek zertarako diren azaldu digu.Ondoren Ixidro artzaia bere artaldearekin menditik jaitsi da gu ikusteko eta berak egindako gazta oparitu digu. Oso ona zegoen!

Baserrian bazkaldu eta primeran jolastu dugu.

Eskerrik asko guztioi! Oso egun polita pasa dugu!