2016/09/05

Beheko eraikineko sarrera irteerak


Beheko eraikinera sarrera irteerak honela egingo dira:

- Heriz kaleko atea Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urtekoentzat da SOILIK. 9:00etan irekiko da ikasleak sartzeko eta 9:10an itxi goizean. Eguerdian goisez bakarrik gaudenean, berriz, 12:00etan irekiko da.
Haur Hezkuntzako 2 urtekoek irailean egokitzapena egingo dute eta ate horretatik egingo dituzte sarrera irteerak.

- Aulkiak etxera eramatea aholkatzen da, eta bestela, gordeleku egokia zehaztu bitartean Erregezain kale aldeko aterpean uztea.

- BESTE IKASLE GUZTIEK Erregezain kaleko atetik egingo dituzte sarrera irteerak.

Denen ahaleginarekin lehen eguneko zailtasunak gaindituko ditugu eta ohitura egokiak garatu.