2016/09/08

Sarrera irteerak

2016/09/05

Beheko eraikineko sarrera irteerak


Beheko eraikinera sarrera irteerak honela egingo dira:

- Heriz kaleko atea Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urtekoentzat da SOILIK. 9:00etan irekiko da ikasleak sartzeko eta 9:10an itxi goizean. Eguerdian goisez bakarrik gaudenean, berriz, 12:00etan irekiko da.
Haur Hezkuntzako 2 urtekoek irailean egokitzapena egingo dute eta ate horretatik egingo dituzte sarrera irteerak.

- Aulkiak etxera eramatea aholkatzen da, eta bestela, gordeleku egokia zehaztu bitartean Erregezain kale aldeko aterpean uztea.

- BESTE IKASLE GUZTIEK Erregezain kaleko atetik egingo dituzte sarrera irteerak.

Denen ahaleginarekin lehen eguneko zailtasunak gaindituko ditugu eta ohitura egokiak garatu.

2016/09/02

20016-2017 ikasturteko eskola egutegia


Oporretan mendian, hondartzan eta herrialde berrietan barrena ibili ondoren, indarberrituta bueltatu gara ikasturte berriari ekiteko. Ilusio eta ametsez gainezka bueltatu gara. Irailaren 7an  zuen zain izango gara irakasle guztiak. Gogoratu:

Goizez bakarrik garenean ( irailaren 7tik 16ra bitartean):
  • Haur Hezkuntza HH3: 9:00-12:00.
  • Haur Hezkuntza HH4,5. 9:00-13:00.
  • Lehen Hezkuntza: 1.-6.maila bitartean: 9:00-13:00.

Goizez eta arratsaldez hasten garenean ( irailaren 19an):
  • Haur Hezkuntza eta Lehen hezkuntza 1. eta 2.maila: Goizez: 9:00-12:00.  Arratsaldez: 15:00-17:00.
  • Lehen Hezkuntza 3.-6.maila bitartean: Goizez: 9:00-12:30.  Arratsaldez. 15:00-17:00.
Bestalde beheko eraikinean HH2 eta 3 urteko ikasleak Heriz kaleko ate berritik egingo dituzte sarrerak eta irteerak.

Animo eta laister arte!

Hona hemen egutegia: