2016/06/30

Valentina, Maribi, Kontxi, Marian: Bihotz-bihotzez mila esker!!!

Valentinari

Hainbat lekutan irakasle
Arduratsu eta fina
Aldapetan, Asteasun,                            
Amasorrainen jakina
Bi seme ederren ama
Eta emazte atsegina
Sagardotegiko buelta
Guretzat ahaztu ezina
Zure azkeneko txanpa
Gure artean egina
Gaur egun ere ezin utzi
Laguntzeko ahalegina
Zenbait ikaslerentzako
Zara bai zu, ikurrina 
Zoriontsu izan zaitez
Gaur ta beti Valentina

(Habanera)

Mariani


Irunen sortu eta jaio zinen bertan                          
Salto handia eman ta bizi Adunan                         
Eskola txikietan aritu lanean                                 
Azkeneko urteak Jakintza Ikastolan                     
Gorputza eta arima zainduaz benetan                    
Yoga ta "Agiña Berri" tertulia taldean                   
Irakurriz, idatziz ahal duzun guztian                     
Euskaraz, gazteleraz, inglesez agian 

Erretretako ordura heldu zenean 
Eginkizun ugari dituzu aukeran   
Pottokoa ikustera Madrida trenean 
Kontxako bazterrean lasai eguzkitan   
Liburu ederren bat harturik eskutan 
Gogokoa duzuna eginez sarritan   
Inguruan dituzunei bizipoza eman
Bizitzaren onenaz gozatu Marian
         
(Behin batian Loiolan)

Maribiri


Alai eta umoretsu
Irrifarra ahoan
Horrela urte asko
Eskaini dituzu

Ez neke ez da bide txarra
Gora-gora egindakoa
Gaur esaten dizugu
Mila esker benetan (bis)

Itsamenditik hasita
Orain bukatu arte
Auskalo zenbat ume
Zuk hezi dituzun

Ez nekea ez da bide txarra
Gora gora egindakoa
Jakintzako haurren partez
Mila esker benetan (bis)

(Ikusi mendizaleak)

Kontxiri



Eibarren, Donostian lanean gazte
Ziztu bizian pasa hainbeste urte
Finean bietan
Saiatuz ondo egiten benetan
Beti indarrez
Gelan zein mediatekan pozez
Ingurukoei
Lagunduaz bai heldu bai haurrei (bis)

Makina bat idazle etorri dira
Gogotsu eraman duzu horren ardura
Eskerrak zuri
Zer irakurri dugu ikasi
Eta orain zer?
Egin ezazu duzuna plazer
Bihotzez Kontxi
Zoriontsu izan zaitez beti (bis)

(Kontxesirena)