2016/06/07

6.mailako ikasleak Bertizen

Lehengo asteazkenean 6.mailako ikasleak Bertiz-era joan ziren.Lehenengo egunean piraguismoa egin zuten Bidasoa ibaian. Uretan sartu baino lehenago, Bertizko Jaurerriaren sarreran, zelai zoragarri batean, praktikak egin zituzten. Gero, arrauna eginez, handik Legasa-raino jaitsi ziren. Goiz ederra pasa zuten.

Arratsaldean Elizondoko Beartzun auzoan, paraje zoragarri batean, tirolina egin zuten.Argazkiak begiratzea besterik ez dago konturatzeko nolako abentura izan zen lau tirolina haietatik pasatzea,altuenetik lehenengoa, politenetik bigarrena, luzeenetik hirugarrena  eta azkarrenetik laugarrena.

Gauean, diskotekan ederki pasa zuten dantzan.

Hurrengo eguneko goizean Bidarraira joan ziren rafting egitera Errobi ibaian eta hemen ere oso esperientzia ona izan zuten.

Senpere lakuan bazkaldu eta etxera abiatu ziren denak neka-neka eginda baina oso,oso pozik.Esperientzia ahaztu ezinak bizi zituzten egun horietan, beti gogoratuko dituztenak.


Argazkian klik egin, gainontzekoak ikusteko.