2016/06/30

Valentina, Maribi, Kontxi, Marian: Bihotz-bihotzez mila esker!!!

Valentinari

Hainbat lekutan irakasle
Arduratsu eta fina
Aldapetan, Asteasun,                            
Amasorrainen jakina
Bi seme ederren ama
Eta emazte atsegina
Sagardotegiko buelta
Guretzat ahaztu ezina
Zure azkeneko txanpa
Gure artean egina
Gaur egun ere ezin utzi
Laguntzeko ahalegina
Zenbait ikaslerentzako
Zara bai zu, ikurrina 
Zoriontsu izan zaitez
Gaur ta beti Valentina

(Habanera)

Mariani


Irunen sortu eta jaio zinen bertan                          
Salto handia eman ta bizi Adunan                         
Eskola txikietan aritu lanean                                 
Azkeneko urteak Jakintza Ikastolan                     
Gorputza eta arima zainduaz benetan                    
Yoga ta "Agiña Berri" tertulia taldean                   
Irakurriz, idatziz ahal duzun guztian                     
Euskaraz, gazteleraz, inglesez agian 

Erretretako ordura heldu zenean 
Eginkizun ugari dituzu aukeran   
Pottokoa ikustera Madrida trenean 
Kontxako bazterrean lasai eguzkitan   
Liburu ederren bat harturik eskutan 
Gogokoa duzuna eginez sarritan   
Inguruan dituzunei bizipoza eman
Bizitzaren onenaz gozatu Marian
         
(Behin batian Loiolan)

Maribiri


Alai eta umoretsu
Irrifarra ahoan
Horrela urte asko
Eskaini dituzu

Ez neke ez da bide txarra
Gora-gora egindakoa
Gaur esaten dizugu
Mila esker benetan (bis)

Itsamenditik hasita
Orain bukatu arte
Auskalo zenbat ume
Zuk hezi dituzun

Ez nekea ez da bide txarra
Gora gora egindakoa
Jakintzako haurren partez
Mila esker benetan (bis)

(Ikusi mendizaleak)

Kontxiri



Eibarren, Donostian lanean gazte
Ziztu bizian pasa hainbeste urte
Finean bietan
Saiatuz ondo egiten benetan
Beti indarrez
Gelan zein mediatekan pozez
Ingurukoei
Lagunduaz bai heldu bai haurrei (bis)

Makina bat idazle etorri dira
Gogotsu eraman duzu horren ardura
Eskerrak zuri
Zer irakurri dugu ikasi
Eta orain zer?
Egin ezazu duzuna plazer
Bihotzez Kontxi
Zoriontsu izan zaitez beti (bis)

(Kontxesirena)

6.mailako ikasleen gaueko mendi ibilaldia

Hementxe duzue gaueko mendi ibildiaren bideoa.Egun eta gau hartako bizipenak ahaztuezinak izango dira.Ikusiz gozatu!

2016/06/21

English films

At least, here there are the videos we have produced during the year. We have done a great job and now we are ready for Hollywood. Thanks for everythings students! I have had a very good time with you!

Tabakalera proiektua:Bideoak

"Ikastolatik auzora, auzotik ikastolara"

Jakintza Ikastola (ikasleak, irakasleak, langileak eta gurasoak), Tabakalerako hezkuntza taldea eta Antiguako auzokideen arteko elkarlanaren bidez garatzen ari da.

Hona hemen Tabakalera gurekin burutzen ari den proiektuaren bideoak.


2016/06/15

Abesbatzaren emanaldia beheko eskolan

Beheko eraikinean ere abasbatzan kantatzen duten ikasleei entzuteko aukera zoragarria izan dugu. Disfrutatu oraingoan ere!

2016/06/14

Jaialdia

Hona hemen aurtengo jaialdiaren argazkiak.Disfruta dezagun ikusten!


Argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko.

2016/06/10

Abesbatzaren emanaldia goiko eskolan

Gaur abesbatzako ikasleek kontzertu zoragarri bat eskaini digute.Atera ditugun bideoetan nolako emanaldia izan den ikusteko aukera ba dago, nahiz eta kalitetearen aldetik onak ez izan.

2016/06/09

Gaueko mendi ibilaldia



2016/06/07

6.mailako ikasleak Bertizen

Lehengo asteazkenean 6.mailako ikasleak Bertiz-era joan ziren.Lehenengo egunean piraguismoa egin zuten Bidasoa ibaian. Uretan sartu baino lehenago, Bertizko Jaurerriaren sarreran, zelai zoragarri batean, praktikak egin zituzten. Gero, arrauna eginez, handik Legasa-raino jaitsi ziren. Goiz ederra pasa zuten.

Arratsaldean Elizondoko Beartzun auzoan, paraje zoragarri batean, tirolina egin zuten.Argazkiak begiratzea besterik ez dago konturatzeko nolako abentura izan zen lau tirolina haietatik pasatzea,altuenetik lehenengoa, politenetik bigarrena, luzeenetik hirugarrena  eta azkarrenetik laugarrena.

Gauean, diskotekan ederki pasa zuten dantzan.

Hurrengo eguneko goizean Bidarraira joan ziren rafting egitera Errobi ibaian eta hemen ere oso esperientzia ona izan zuten.

Senpere lakuan bazkaldu eta etxera abiatu ziren denak neka-neka eginda baina oso,oso pozik.Esperientzia ahaztu ezinak bizi zituzten egun horietan, beti gogoratuko dituztenak.


Argazkian klik egin, gainontzekoak ikusteko.

Lugaritz Ikertze XV. ipuin lehiaketa

Aurtengo edizioan Lide Garmendiak, 6.A-ko ikaslea, bigarren saria lortu du. Zorionak, Lide!





2016/06/06

2016/217 ikasturterako lanpostuen zerrendaren aurrean sortutako arazoak

2016/06/03

Jaialdia