2016/05/04

II Bideo Lehiaketa



Bideo lehiaketa orain dela lau urte hasi zen Donostiako Udalak antolatzen zuen Auzoka deialdian. Hainbat arrazoirengatik, egitasmo hori bertan behera geratu zenean, Jakintza Ikastolako bideo lehiaketa antolatzeari ekin genion.

Aurtengo bideo lehiaketa ikastolako bigarren ekitaldia izan da, eta aste artistikoaren barruan kokatu da. Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak izaten dira bideo sortzaileak.
Lehiaketa egunean, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleak egon ziren 13 bideo lanak ikusten eta giro aparta sortu zen. Jakintzako ikaske ohiak epaimahaikideak izan ziren.

Argazkiak klik egin gainontzekoak ikusteko

Proiektua aukera paregabea da konpetentzia motorrean eta konpetentzia artistikoaren lorpenean, ikasleak gorputz-adierazpenaz baliatuz sormena, bat-batekotasuna, orijinaltasuna eta zentzu estetikoa garatzeko. Baita laburmetrai gidoiak sortzeko, fikziozko pertsonaiak, asmatutako egoerak etan istorio anitzak sortzeko eta antzezteko ere.
Ziur ikasleen garapen integrala bultzatzeko proiektu lagungarria eta motibagarri dela.