2016/05/05

Gorputz Hezkuntzako bizipenak

Antzerki proiektu honen bitartez, adierazpen eta arte-ekintzak biltzen dituen dominioa landu da. Ekintza eta jarduera horien ardatz nagusia antzerkia izan da.

Antzezteko orduan, gorputza erabiliz, mugimenduak imitatuz eta esperimentatuz, pixkanaka-pixkanaka sormena garatu eta mugimendu berriak sortu dituzte ikasleek; imitatzaile izatetik sortzaile izatera igaro dira.

Antzerki-gidoi honen bitartez, eguneroko bizitzan eta baita eskola-saioetan ere gertatzen diren bazterketen gaineko hausnarketa egitea eta enpatia sortzea du helburu antzezlan honek.

Batzuetan estereotipo zakarrak eta desegokiak erabili dira, kontrako efektua lortu nahian. Beraz, garrantzitsua da antzerkiko elkarrizketak bere testuinguruan ulertzea.