2016/05/26

Haur Hezkuntzako lau urteko umeak Cristina-Enea parkean

Haur Hezkuntzako lau urtekoak Cristina Enea parkera joan gara egun pasa.
MARRUBITXOrekin bertako animaliak eta zuhaitzak ezagutu ditugu.
Asko ikasi dugu eta oso ondo pasa dugu!

Argazkiak klik egin gainontzekoak ikusteko

2016/05/25

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa deskargatu

2016/05/19

Aste hontako jardunaldiak


Artxiboa deskargatu

2016/05/18

Jakintza Ikastola auzoko bizitza hobetzen

Ikastola  Tabakalerarekin  lantzen ari den proeiektuari buruz, Donostiako Berritzeguneko web orrian ondorengoa idatzi dute:
















"Proiektu ederra egin dute Jakintza Ikastolan eskola eta auzoaren arteko erlazioa sustatzeko.Jakintza Ikastola (ikasleak, irakasleak,langileak eta gurasoak), Tabakalerako hezkuntza taldea eta Antiguako auzokideen arteko elkarlanaren bidez garatu dute. Gehiago irakurri...

2016/05/13

Bide Hezkuntza: Erakusketa

Groseko Okendo Kultur Etxean maitzaren 27ra arte ikastetxete desberdinetako ikasleek egin dituzten marrazkien erakusketa bat antolatu da.Hona hemen erakusketa horretako marrazkiak.Aurrerago bozka egiteko aukera izango da.
                                          Nire bideak

                                                                   
Badakit joaten


 Goazen bizikletaz


Nire eskarmentua


2016/05/12

Bera-Berako nesken bisita

Lehengo astean bisita berezia izan zuten 4.mailako entrenamenduan: Bera-Berako eskubaloiko neskak izan ziren.

Gure ikastolako haurrak eta entrenatzailea oso motibatuak eta gustura ibili ziren.




Ingelesaren arloko bideoak

Remember "THE WOLF AND THE 7 LITTLE KIDS". Finally here you are the videos of the 3 shows. Enjoy!

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa deskargatu

2016/05/05

Gorputz Hezkuntzako bizipenak

Antzerki proiektu honen bitartez, adierazpen eta arte-ekintzak biltzen dituen dominioa landu da. Ekintza eta jarduera horien ardatz nagusia antzerkia izan da.

Antzezteko orduan, gorputza erabiliz, mugimenduak imitatuz eta esperimentatuz, pixkanaka-pixkanaka sormena garatu eta mugimendu berriak sortu dituzte ikasleek; imitatzaile izatetik sortzaile izatera igaro dira.

Antzerki-gidoi honen bitartez, eguneroko bizitzan eta baita eskola-saioetan ere gertatzen diren bazterketen gaineko hausnarketa egitea eta enpatia sortzea du helburu antzezlan honek.

Batzuetan estereotipo zakarrak eta desegokiak erabili dira, kontrako efektua lortu nahian. Beraz, garrantzitsua da antzerkiko elkarrizketak bere testuinguruan ulertzea.


Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa deskargatu

Haur Hezkuntzako lau urteko umeak Aquarium-en

Hau Hezkuntzako lau urtekoak egun pasa egin dugu.Aquarium-era joan gara eta gauza asko ikusi eta ikasi ditugu. Gero Urgull mendira igo gara hamaiketakoa jatera eta ondoren San Telmora jaitsi gara bazkaltzera eta jolastera.

Gero, autobusa hartu aurretik, Konsti Plazan ere egon gara eta bertan lehioetako zenbakiekin jolasa egin dugu. Aspaldian zezen plaza zela ere ikasi dugu.

Oso ondo pasa dugu!!!

Argazkian klik eginez, gainontzekoak ikustekoaukera duzue.

Lehen Hezkuntzako 3.mailakoen antzerkia Larramendikoekin

Jakintzako hirugarren mailako ikasle-tutore taldeak parte hartu dugu Larramendi Ikastetxeak batxilergoko ikasleekin aurrera eramaten duen proiektuan (adineko zentroetan elkartasun eta boluntario gisa lan egitea).

Gurutze Gorria eta Hurkoa egoitzetan egon gara gure antzerki emanaldia erakusten. Jarduera horren helburuak izan dira bertakoen errutina apurtzea eta gure presentziarekin alaitzea.

Jardueraren ondoren egindako hausnarketan, bizitzaren zikloa eta elkartasunari buruz hitz egiteko aukera eman digu.

Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da.

El alumnado de tercero y  tutoras hemos participado en el proyecto que el centro de Larramendi realiza con su alumnado de bachillerato (actividades solidarias y de voluntariado en centros de la tercera edad).

Hemos estado en los centros de la Cruz Roja y Hurkoa escenificando el teatro que habíamos preparado.

Los objetivos de la actividad han sido romper con la rutina diaria y alegrarles con nuestra presencia.

La actividad de reflexión realizada en clase, nos ha servido para pensar sobre el ciclo de la vida y la importancia de la solidaridad.

Ha resultado una bonita y enriquecedora experiencia.

                                Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko

2016/05/04

II Bideo Lehiaketa



Bideo lehiaketa orain dela lau urte hasi zen Donostiako Udalak antolatzen zuen Auzoka deialdian. Hainbat arrazoirengatik, egitasmo hori bertan behera geratu zenean, Jakintza Ikastolako bideo lehiaketa antolatzeari ekin genion.

Aurtengo bideo lehiaketa ikastolako bigarren ekitaldia izan da, eta aste artistikoaren barruan kokatu da. Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak izaten dira bideo sortzaileak.
Lehiaketa egunean, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleak egon ziren 13 bideo lanak ikusten eta giro aparta sortu zen. Jakintzako ikaske ohiak epaimahaikideak izan ziren.

Argazkiak klik egin gainontzekoak ikusteko

Proiektua aukera paregabea da konpetentzia motorrean eta konpetentzia artistikoaren lorpenean, ikasleak gorputz-adierazpenaz baliatuz sormena, bat-batekotasuna, orijinaltasuna eta zentzu estetikoa garatzeko. Baita laburmetrai gidoiak sortzeko, fikziozko pertsonaiak, asmatutako egoerak etan istorio anitzak sortzeko eta antzezteko ere.
Ziur ikasleen garapen integrala bultzatzeko proiektu lagungarria eta motibagarri dela.

2016/05/02

Udaberriko kontzertua