2016/02/25

Saharar herriari laguntza

Ikastolara ohartxo hau bidali digute:

Saharar herriari laguntzeko ahaleginean, Donostialdean 10.163 kilo janari eta 26 kaxa konpresa bildu dira. Hauetatik, 3.663 kilo janari eta 6 kaxa konpresa gurea bezalako ikastetxeetan jasotakoak izan direlarik.

Aurtengo karabana, 7 trailerrek, 2 kamioik, furgoneta batek eta 2 "todo terreno"k osatuko dute. Otsailaren 27an Bilboko Udaletxetik irtengo da karabana Alicanterantz, han kamioi guztiak itsasontzian kargatu eta Aljeriarantz abiatuko dira. Orango portuan sahararrek hartuko dituzte eta errefuxiatu kanpamentuetara eramango dituzte elikagaiak.

Eskerrik asko Saharar Herriaren izenean!!!