2016/02/25

Saharar herriari laguntza

Ikastolara ohartxo hau bidali digute:

Saharar herriari laguntzeko ahaleginean, Donostialdean 10.163 kilo janari eta 26 kaxa konpresa bildu dira. Hauetatik, 3.663 kilo janari eta 6 kaxa konpresa gurea bezalako ikastetxeetan jasotakoak izan direlarik.

Aurtengo karabana, 7 trailerrek, 2 kamioik, furgoneta batek eta 2 "todo terreno"k osatuko dute. Otsailaren 27an Bilboko Udaletxetik irtengo da karabana Alicanterantz, han kamioi guztiak itsasontzian kargatu eta Aljeriarantz abiatuko dira. Orango portuan sahararrek hartuko dituzte eta errefuxiatu kanpamentuetara eramango dituzte elikagaiak.

Eskerrik asko Saharar Herriaren izenean!!!

Aste hontako jardunaldiak


Artxiboa deskargatu

2016/02/18

Aste hontako jardunaldiak



Artxiboa deskargatu

2016/02/10

Aste hontako jardunaldiak


Artxiboa deskargatu

Inauteriak eta kaldereroak

Aurreko ostiral goizean Jakintza Ikastolan inauteriak ospatu genituen.Ime guztiok, musika jarrita, gorputza astindu eta dantza egin zuten.Goiza dibertigarria benetan!

Argazki honetan klik egin beste argazki guztiak ikusteko

Aurreko ostiral arratsaldean kaldereroak Donostiako Antigua auzora iritsi ziren.Zartaginak, lapikoak eta heltzeak astinduz, alaitasunez eta umorez bete zituzten gure bazterrak.

Argazki honetan klik egin beste argazki guztiak ikusteko

2016/02/04

Santa Ageda

Ohitura zaharra bete nahian, Santa Ageda omenez hartuz,gaur goizean auzoan zehar ibili gara.

                  



Argazkian klik egin, gainontzekoak ikusteko

2016/02/01

Hitzaldia:"Eskola kirolaren ajeak"

Astearte arratsaldean, Lugaritz udal liburutegian, besteak beste Jakintzak antolaturiko ESKOLA KIROLAREN AJEAK ( 25 urteko ibibidearen argi-ilunak) mahai ingurua burutu genuen.Bestetik ikusteko gogoekin gelditu bazinaten,astelehenean Hamaika telebistan emitituko dute 22:00etan.

argazkian klik egin argazki gehiago ikusteko

Eguna: Otsailaren 2a

Ordua: 19:00etan
Lekua: Lugaritz Kultur Etxea