2016/12/22

Gabonak

2016/12/19

Sto. Tomas eguna


Argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko

2016/12/16

Mari Domingi gure ikastolan

Ahoa zabalik entzun diete umeek Mari Domingiri ipuina kontatzen zuen bitartean.Gero abestu dute eta azkenean Mari Domingik gozokiak banatu dizkie. Poz-pozik egon dira denak. Ikusi, ikusi argazkiak!


Argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko

2016/12/15

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa deskargatu

2016/12/14

"Emakume kirolari" marrazki lehiaketa


Luciaren marrazkia, emakume eskalatzailea.
Argazkian klik egin gainentzekoak ikusteko.

Urrian, "Emakume kirolari" marrazki lehiaketan parte hartu genuen 6.mailako ikasleek.
Irabazleen artean, 6.B-ko Lucia Álvarez de Eulatek jaso du saria.

Saridunei "Txindoki itzala" abentura parkean sartzeko sarrera bana oparitu diete.

12 marrazki izan dira sarituak eta horiekin egutegi bat egin dute. Ikastolara bidaliko dituzte batzuk gelatan jartzeko.

Emakumeen etxean, K/Okendo, 9, abenduaren 1etik 31 arte, marrazkien erakusketa egongo da denek ikusteko.




2016/12/07

Euskararen eguna

Lehengo ostiralean, abenduak 2, Euskararen eguna ospatu genuen beheko eta goiko ikastolan.Primeran pasatu genuen eguna elkarrekin jolasean.

Hona hemen bi eraikinetako argazkiak:


Argazkian klikatu beste guztiak ikusteko


Argazkian klikatu beste guztiak ikusteko

Beste aldetik Udaletxeak euskararen bizitasunari buruzko txosten interesgarri bat argitaratu du.
Gure web orrian irakurtzeko aukera duzue.


2016/12/02

Jolas eta jostailu ez sexisten gida

 Gabonak ate joka daude eta gutako asko jostailu eta jolasak aukeratu eta erosteko egunen aurrean gaude. Aurten hezkidetza lantze aldera eskuorri bat prestatu dugu jolasen inguruko hausnarketa bultzatu eta gomendio batzuekin. “BERDINTASUNAEAN JOLASTAU = BIZI” lemarekin.
Gehiago irakurri

Aste hontako jardunaldiak


Artxiboa jaitsi

2016/11/30

Eukararen eguna

2016/11/28

Haur Hezkuntzako 5 urtekoak Kotxeras-en

Azaroak 22an kotxeras bisitatzera joan gara
Bertan aspaldiko autobusak nolakoak ziren azaldu digute eta gaur egunekoen artean zein ezbedintasun dituzten ere: hibridoak, elektrikoak…
Kotxeraseko kamarak, irratia, ea…..ikusi ditugu. Eta zertarako diren azaldu digute.
Tallerrean ere egon gara: Autobusen motorra, kurpilak....nolakoak diren ikusten.
Autobus baten azpitik ere pasa gara!!!
Azkenik autoabusak nola garbitzen dituzten , bai kanpotik bai barrutik, ere ikusi dugu.
Asko ikasi  eta oso  ondo pasa dugu.


Argazkian klik egin, gainontzeak ikusteko

2016/11/25

Aste hontako jardunaldiak


Artxiboa jaitsi

2016/11/23

Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

2016/11/22

Euskararen eguna



Egitaraua auzoz auzo

2016/11/17

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa jaitsi

2016/11/14

Goazen! telesailaren aktoreen bisita

Irudian klik egin gainontzeko argazkiak ikusteko

Gozatu egin zuten 5. eta 6.mailako ikasleek iragan

Ostegunean goiki eraikineko gimnasioan.

Aktoreek bideoak jarri, azalpenak eman eta kantatzeaz gain,

Zenbat galdera egin zizkieten gure neska-mutilei.Asmatzaileek

Elastiko bana eraman zuten pozarren.

Nola ez! Bukatzeko makina bat autografo sinatu zuten. Bai une alaigarria!

Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrak Olaberrian

Argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko

Han Amoskategi baserrian egon gara eta bertab Pupu eta Lore astoak, ardiak, ahateak,...ikusi ditugu. Aitona Angelek azaldu digu ahateen istorioa eta txabolara eraman ditu , baina iristean, denak hegan joan dira berriro errekara!!!

Ondoko baserriko ikuiluan behiak eta txekorrak ikusi ditugu.Albertok dena erakutsi digu.

Bidean intxaurrondoa eta lastoz betetako poltsak ikusi ditugu eta Maiderrek zertarako diren azaldu digu.Ondoren Ixidro artzaia bere artaldearekin menditik jaitsi da gu ikusteko eta berak egindako gazta oparitu digu. Oso ona zegoen!

Baserrian bazkaldu eta primeran jolastu dugu.

Eskerrik asko guztioi! Oso egun polita pasa dugu!

2016/11/09

Aste hontako jardunaldiak





Artxiboa jaitsi

2016/11/04

Aste hontako jardunaldiak


Artxiboa jaitsi

2016/10/27

"Mina bakoitzeko lore bat" proiektua

Iaz Sahara herriaren egoera hobeto ezagutu asmoz Lore bat mina bakoitzeko proiektuan parte hartu genuen.Hemen proiektuaren bilakaeraren berri ikus dezakezue.

Irakurketa kluba



Irakurketa sustatzeko kluba 6-8 urteko umeentzat gurasoekin Liburutegi Nagusian. Saio hauetan ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak,irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak,... Gehiago irakurri.

2016/10/25

Aste hontako kirol jardunaldiak

Dokumentua jaitsi

Prentsa-komunikatua: Bekak eta aplikazio informatikoak

Komunikatua deskargatu

2016/10/21

Eskola Kontseiluaren berritzeko prozesua

Familia agurgarriak:

2016-2017 ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan Ordezkaritza Organo Gorena, edo Eskola Kontseilua, partzialki berritzeko prozesua martxan jarri da. Hautagai bezala zuen burua aurkeztu nahi baduzue, zuzendaritzan izen eman dezakezue  urriaren 24tik azaroaren 4ra bitartean. Anima zaitezte!

ZUZENDARITZA eta GURASO ELKARTEA


Estimadas familias:
Durante el primer trimestre del curso 2016-2017 se ha puesto en marcha el proceso para la renovación parcial del Órgano Máximo de Representación o Consejo Escolar. Todos aquellos/as que estéis dispuestos/as a presentaros como candidatos/as, debéis dar el nombre en dirección en el plazo comprendido del 24 de octubre al 4 de noviembre. Ánimo!

LA DIRECCIÓN Y LA AMPA

2016/10/20

Aste hontako jardunaldiak


Dokumentua jaitsi

2016/10/13

Kirol jardunaldiak


Dokumentua jaitsi

2016/10/06

Kirola: Benjamin eta alebin mailako jardueren egutegia


Informazioa irakurtzeko, irudian klik egin.


Informazioa irakurtzeko, irudian klik egin.

2016/09/08

Sarrera irteerak

2016/09/05

Beheko eraikineko sarrera irteerak


Beheko eraikinera sarrera irteerak honela egingo dira:

- Heriz kaleko atea Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urtekoentzat da SOILIK. 9:00etan irekiko da ikasleak sartzeko eta 9:10an itxi goizean. Eguerdian goisez bakarrik gaudenean, berriz, 12:00etan irekiko da.
Haur Hezkuntzako 2 urtekoek irailean egokitzapena egingo dute eta ate horretatik egingo dituzte sarrera irteerak.

- Aulkiak etxera eramatea aholkatzen da, eta bestela, gordeleku egokia zehaztu bitartean Erregezain kale aldeko aterpean uztea.

- BESTE IKASLE GUZTIEK Erregezain kaleko atetik egingo dituzte sarrera irteerak.

Denen ahaleginarekin lehen eguneko zailtasunak gaindituko ditugu eta ohitura egokiak garatu.

2016/09/02

20016-2017 ikasturteko eskola egutegia


Oporretan mendian, hondartzan eta herrialde berrietan barrena ibili ondoren, indarberrituta bueltatu gara ikasturte berriari ekiteko. Ilusio eta ametsez gainezka bueltatu gara. Irailaren 7an  zuen zain izango gara irakasle guztiak. Gogoratu:

Goizez bakarrik garenean ( irailaren 7tik 16ra bitartean):
  • Haur Hezkuntza HH3: 9:00-12:00.
  • Haur Hezkuntza HH4,5. 9:00-13:00.
  • Lehen Hezkuntza: 1.-6.maila bitartean: 9:00-13:00.

Goizez eta arratsaldez hasten garenean ( irailaren 19an):
  • Haur Hezkuntza eta Lehen hezkuntza 1. eta 2.maila: Goizez: 9:00-12:00.  Arratsaldez: 15:00-17:00.
  • Lehen Hezkuntza 3.-6.maila bitartean: Goizez: 9:00-12:30.  Arratsaldez. 15:00-17:00.
Bestalde beheko eraikinean HH2 eta 3 urteko ikasleak Heriz kaleko ate berritik egingo dituzte sarrerak eta irteerak.

Animo eta laister arte!

Hona hemen egutegia:


2016/07/01

Udako oporrak

Udako oporrak hasi dira.Ondo pasa oporretan!


2016/06/30

Valentina, Maribi, Kontxi, Marian: Bihotz-bihotzez mila esker!!!

Valentinari

Hainbat lekutan irakasle
Arduratsu eta fina
Aldapetan, Asteasun,                            
Amasorrainen jakina
Bi seme ederren ama
Eta emazte atsegina
Sagardotegiko buelta
Guretzat ahaztu ezina
Zure azkeneko txanpa
Gure artean egina
Gaur egun ere ezin utzi
Laguntzeko ahalegina
Zenbait ikaslerentzako
Zara bai zu, ikurrina 
Zoriontsu izan zaitez
Gaur ta beti Valentina

(Habanera)

Mariani


Irunen sortu eta jaio zinen bertan                          
Salto handia eman ta bizi Adunan                         
Eskola txikietan aritu lanean                                 
Azkeneko urteak Jakintza Ikastolan                     
Gorputza eta arima zainduaz benetan                    
Yoga ta "Agiña Berri" tertulia taldean                   
Irakurriz, idatziz ahal duzun guztian                     
Euskaraz, gazteleraz, inglesez agian 

Erretretako ordura heldu zenean 
Eginkizun ugari dituzu aukeran   
Pottokoa ikustera Madrida trenean 
Kontxako bazterrean lasai eguzkitan   
Liburu ederren bat harturik eskutan 
Gogokoa duzuna eginez sarritan   
Inguruan dituzunei bizipoza eman
Bizitzaren onenaz gozatu Marian
         
(Behin batian Loiolan)

Maribiri


Alai eta umoretsu
Irrifarra ahoan
Horrela urte asko
Eskaini dituzu

Ez neke ez da bide txarra
Gora-gora egindakoa
Gaur esaten dizugu
Mila esker benetan (bis)

Itsamenditik hasita
Orain bukatu arte
Auskalo zenbat ume
Zuk hezi dituzun

Ez nekea ez da bide txarra
Gora gora egindakoa
Jakintzako haurren partez
Mila esker benetan (bis)

(Ikusi mendizaleak)

Kontxiri



Eibarren, Donostian lanean gazte
Ziztu bizian pasa hainbeste urte
Finean bietan
Saiatuz ondo egiten benetan
Beti indarrez
Gelan zein mediatekan pozez
Ingurukoei
Lagunduaz bai heldu bai haurrei (bis)

Makina bat idazle etorri dira
Gogotsu eraman duzu horren ardura
Eskerrak zuri
Zer irakurri dugu ikasi
Eta orain zer?
Egin ezazu duzuna plazer
Bihotzez Kontxi
Zoriontsu izan zaitez beti (bis)

(Kontxesirena)

6.mailako ikasleen gaueko mendi ibilaldia

Hementxe duzue gaueko mendi ibildiaren bideoa.Egun eta gau hartako bizipenak ahaztuezinak izango dira.Ikusiz gozatu!

2016/06/21

English films

At least, here there are the videos we have produced during the year. We have done a great job and now we are ready for Hollywood. Thanks for everythings students! I have had a very good time with you!

Tabakalera proiektua:Bideoak

"Ikastolatik auzora, auzotik ikastolara"

Jakintza Ikastola (ikasleak, irakasleak, langileak eta gurasoak), Tabakalerako hezkuntza taldea eta Antiguako auzokideen arteko elkarlanaren bidez garatzen ari da.

Hona hemen Tabakalera gurekin burutzen ari den proiektuaren bideoak.


2016/06/15

Abesbatzaren emanaldia beheko eskolan

Beheko eraikinean ere abasbatzan kantatzen duten ikasleei entzuteko aukera zoragarria izan dugu. Disfrutatu oraingoan ere!

2016/06/14

Jaialdia

Hona hemen aurtengo jaialdiaren argazkiak.Disfruta dezagun ikusten!


Argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko.

2016/06/10

Abesbatzaren emanaldia goiko eskolan

Gaur abesbatzako ikasleek kontzertu zoragarri bat eskaini digute.Atera ditugun bideoetan nolako emanaldia izan den ikusteko aukera ba dago, nahiz eta kalitetearen aldetik onak ez izan.

2016/06/09

Gaueko mendi ibilaldia



2016/06/07

6.mailako ikasleak Bertizen

Lehengo asteazkenean 6.mailako ikasleak Bertiz-era joan ziren.Lehenengo egunean piraguismoa egin zuten Bidasoa ibaian. Uretan sartu baino lehenago, Bertizko Jaurerriaren sarreran, zelai zoragarri batean, praktikak egin zituzten. Gero, arrauna eginez, handik Legasa-raino jaitsi ziren. Goiz ederra pasa zuten.

Arratsaldean Elizondoko Beartzun auzoan, paraje zoragarri batean, tirolina egin zuten.Argazkiak begiratzea besterik ez dago konturatzeko nolako abentura izan zen lau tirolina haietatik pasatzea,altuenetik lehenengoa, politenetik bigarrena, luzeenetik hirugarrena  eta azkarrenetik laugarrena.

Gauean, diskotekan ederki pasa zuten dantzan.

Hurrengo eguneko goizean Bidarraira joan ziren rafting egitera Errobi ibaian eta hemen ere oso esperientzia ona izan zuten.

Senpere lakuan bazkaldu eta etxera abiatu ziren denak neka-neka eginda baina oso,oso pozik.Esperientzia ahaztu ezinak bizi zituzten egun horietan, beti gogoratuko dituztenak.


Argazkian klik egin, gainontzekoak ikusteko.

Lugaritz Ikertze XV. ipuin lehiaketa

Aurtengo edizioan Lide Garmendiak, 6.A-ko ikaslea, bigarren saria lortu du. Zorionak, Lide!





2016/06/06

2016/217 ikasturterako lanpostuen zerrendaren aurrean sortutako arazoak

2016/06/03

Jaialdia


2016/05/26

Haur Hezkuntzako lau urteko umeak Cristina-Enea parkean

Haur Hezkuntzako lau urtekoak Cristina Enea parkera joan gara egun pasa.
MARRUBITXOrekin bertako animaliak eta zuhaitzak ezagutu ditugu.
Asko ikasi dugu eta oso ondo pasa dugu!

Argazkiak klik egin gainontzekoak ikusteko

2016/05/25

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa deskargatu

2016/05/19

Aste hontako jardunaldiak


Artxiboa deskargatu

2016/05/18

Jakintza Ikastola auzoko bizitza hobetzen

Ikastola  Tabakalerarekin  lantzen ari den proeiektuari buruz, Donostiako Berritzeguneko web orrian ondorengoa idatzi dute:
















"Proiektu ederra egin dute Jakintza Ikastolan eskola eta auzoaren arteko erlazioa sustatzeko.Jakintza Ikastola (ikasleak, irakasleak,langileak eta gurasoak), Tabakalerako hezkuntza taldea eta Antiguako auzokideen arteko elkarlanaren bidez garatu dute. Gehiago irakurri...

2016/05/13

Bide Hezkuntza: Erakusketa

Groseko Okendo Kultur Etxean maitzaren 27ra arte ikastetxete desberdinetako ikasleek egin dituzten marrazkien erakusketa bat antolatu da.Hona hemen erakusketa horretako marrazkiak.Aurrerago bozka egiteko aukera izango da.
                                          Nire bideak

                                                                   
Badakit joaten


 Goazen bizikletaz


Nire eskarmentua


2016/05/12

Bera-Berako nesken bisita

Lehengo astean bisita berezia izan zuten 4.mailako entrenamenduan: Bera-Berako eskubaloiko neskak izan ziren.

Gure ikastolako haurrak eta entrenatzailea oso motibatuak eta gustura ibili ziren.




Ingelesaren arloko bideoak

Remember "THE WOLF AND THE 7 LITTLE KIDS". Finally here you are the videos of the 3 shows. Enjoy!

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa deskargatu

2016/05/05

Gorputz Hezkuntzako bizipenak

Antzerki proiektu honen bitartez, adierazpen eta arte-ekintzak biltzen dituen dominioa landu da. Ekintza eta jarduera horien ardatz nagusia antzerkia izan da.

Antzezteko orduan, gorputza erabiliz, mugimenduak imitatuz eta esperimentatuz, pixkanaka-pixkanaka sormena garatu eta mugimendu berriak sortu dituzte ikasleek; imitatzaile izatetik sortzaile izatera igaro dira.

Antzerki-gidoi honen bitartez, eguneroko bizitzan eta baita eskola-saioetan ere gertatzen diren bazterketen gaineko hausnarketa egitea eta enpatia sortzea du helburu antzezlan honek.

Batzuetan estereotipo zakarrak eta desegokiak erabili dira, kontrako efektua lortu nahian. Beraz, garrantzitsua da antzerkiko elkarrizketak bere testuinguruan ulertzea.


Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa deskargatu

Haur Hezkuntzako lau urteko umeak Aquarium-en

Hau Hezkuntzako lau urtekoak egun pasa egin dugu.Aquarium-era joan gara eta gauza asko ikusi eta ikasi ditugu. Gero Urgull mendira igo gara hamaiketakoa jatera eta ondoren San Telmora jaitsi gara bazkaltzera eta jolastera.

Gero, autobusa hartu aurretik, Konsti Plazan ere egon gara eta bertan lehioetako zenbakiekin jolasa egin dugu. Aspaldian zezen plaza zela ere ikasi dugu.

Oso ondo pasa dugu!!!

Argazkian klik eginez, gainontzekoak ikustekoaukera duzue.

Lehen Hezkuntzako 3.mailakoen antzerkia Larramendikoekin

Jakintzako hirugarren mailako ikasle-tutore taldeak parte hartu dugu Larramendi Ikastetxeak batxilergoko ikasleekin aurrera eramaten duen proiektuan (adineko zentroetan elkartasun eta boluntario gisa lan egitea).

Gurutze Gorria eta Hurkoa egoitzetan egon gara gure antzerki emanaldia erakusten. Jarduera horren helburuak izan dira bertakoen errutina apurtzea eta gure presentziarekin alaitzea.

Jardueraren ondoren egindako hausnarketan, bizitzaren zikloa eta elkartasunari buruz hitz egiteko aukera eman digu.

Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da.

El alumnado de tercero y  tutoras hemos participado en el proyecto que el centro de Larramendi realiza con su alumnado de bachillerato (actividades solidarias y de voluntariado en centros de la tercera edad).

Hemos estado en los centros de la Cruz Roja y Hurkoa escenificando el teatro que habíamos preparado.

Los objetivos de la actividad han sido romper con la rutina diaria y alegrarles con nuestra presencia.

La actividad de reflexión realizada en clase, nos ha servido para pensar sobre el ciclo de la vida y la importancia de la solidaridad.

Ha resultado una bonita y enriquecedora experiencia.

                                Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko

2016/05/04

II Bideo Lehiaketa



Bideo lehiaketa orain dela lau urte hasi zen Donostiako Udalak antolatzen zuen Auzoka deialdian. Hainbat arrazoirengatik, egitasmo hori bertan behera geratu zenean, Jakintza Ikastolako bideo lehiaketa antolatzeari ekin genion.

Aurtengo bideo lehiaketa ikastolako bigarren ekitaldia izan da, eta aste artistikoaren barruan kokatu da. Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak izaten dira bideo sortzaileak.
Lehiaketa egunean, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleak egon ziren 13 bideo lanak ikusten eta giro aparta sortu zen. Jakintzako ikaske ohiak epaimahaikideak izan ziren.

Argazkiak klik egin gainontzekoak ikusteko

Proiektua aukera paregabea da konpetentzia motorrean eta konpetentzia artistikoaren lorpenean, ikasleak gorputz-adierazpenaz baliatuz sormena, bat-batekotasuna, orijinaltasuna eta zentzu estetikoa garatzeko. Baita laburmetrai gidoiak sortzeko, fikziozko pertsonaiak, asmatutako egoerak etan istorio anitzak sortzeko eta antzezteko ere.
Ziur ikasleen garapen integrala bultzatzeko proiektu lagungarria eta motibagarri dela.

2016/05/02

Udaberriko kontzertua

2016/04/28

Haur Hezkuntzan Ingeles arloko bideoak

HH4 pupils told HH4 pupils the story CAKE using theirs folders and puppets



Pupils in HH5 performed the story of THE DOCTOR for LH3A



Pupils in HH5B performed the story of THE DOCTOR for LH3C

Libururen eguneko ospakizuna 3.mailan

Ipuina nola egiten den hiru astetan lantzen egon gara.
Talde txikitan jarrita, izenburua, hasiera,gertaerak eta bukaera asmatu ditugu.Ondoren ordenagailu gelan garbira pasa ditugu.Azkenik apirilaren 23an LIBURUAREN EGUNA izan denez, guk sortutako ipuinak 1.mailakoei, apirilaren 20an kontatu genizkien.Hona hemen egun horretako argazki batzuk.





Datorren ikasturteko kirol jardueretan izena emateko epea

Luberri Institutuan datorren ikasturteko kirol jardueretan izena emateko epea irekita dago. Testuan dagoen estekan klikatuz, matrikula online egiteko aukera duzue.

Artxiboa deskargatu

Aste hontako jardunaldiak


Artxiboa deskargatu

2016/04/22

Aste artistikoa

Datorren astean,Ikastolan arteari tarte bat eskainiko diogu.Horretarako apilaren 25tik 29ra bitartean hainbat ekitaldi antolatu dira: antzerki emanaldiak, kontzertuak, bideo lehiaketa,etab.Espero dugu danok ekitaldi guzti hauetaz gozatzea.

2016/04/21

Ingeles arloko bideoa

Here you are grade 1 and grade 2 students reading "fire story".

Ingeles arloko bideoak

Lehen Hezkuntzako 4.mailako haurrak Lurraskan

Apirilaren 11 eta 12an Lurraskan egon ginen.Han jarduera desberdinak egin genituen: zaldian ibili, animaliei jana eman eta aztarnak bilatu,...

Horretaz gain, gosari, bazkari eta afariko ardura hartu genuen garbiketan.

Egia esan janari ona zegoela, baina askoz hobeagoa zela diskoteka eta pijama desfilea.


Argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko

Haur Hezkuntzako 4 urteko haurrak keinu hizkuntza ikasten

Haur Hezkuntzako lau urteko haurrak keinu hizkuntza ikasten aritu dira Ikastolara etorritako irakasle aditu batekin. Interes handia azaldu dute eta adi-adi egon dira.Argazkiak begiratzea besterik ez dago.

Argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko

Haur Hezkuntzako 4 urteko haurrak hondartzan

Haur Hezkuntzako 4 urteko umeak hondartzara joan dira.
Bertan itsasoaren kolorea aztertu eta hondartzan zaborrak jaso dituzte, ondoren ikastolan aztertzeko.
Gero jolastu eta oso ondo pasa dute!!!Begira, begira argazkiak!


                                Argazkian klik egin gainontzekoak ikusteko


Tabakalerako proiektua

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa deskargatu

2016/04/14

Aste hontako jardunaldiak

Artxiboa deskargatu

2016/04/07

Aste hontako jardunaldiak


Artxiboa deskargatu

2016/04/06

Atletismoko jardunaldia

Martxoaren 19an atletismoko jardunaldia jokatu zuten eskola batzuk eta gurea ere joan zen.Oso giro polita egon zen eta  ikasleek oso ondo pasatu zuten. Jakintza Ikastola izan zen garaile. Gora Jakintza!!!

Hona hemen egun horretako argazkiak.