2015/12/18

Mari Domingi

Goizean goiz urduri etorri dira ikastolara txikiak, gaur Mari Domingi etortzekoa dela baitakite. Eta hala izan da! Esandako orduan iritsi da. Olentzero etxean gelditu da lanean eta bera bakarrik etorri da. Gure ikasleen eskaera, erregu, amets guztiak jaso eta aldegin du gero bueltan. Gu Olentzeroren bisita zain gelditzen gara, baina Mari Domingik oparitu digu lehen oparirik ederra: gure haurrei ezabatu ez zaien irribarre goxoa. ZORIONAK DENEI!!!
Argazkian klikatu gainontzeko argazkiak ikusteko.