2015/12/19
2015/12/18
Mari Domingi
Goizean goiz urduri etorri dira ikastolara txikiak, gaur Mari Domingi etortzekoa dela baitakite. Eta hala izan da! Esandako orduan iritsi da. Olentzero etxean gelditu da lanean eta bera bakarrik etorri da. Gure ikasleen eskaera, erregu, amets guztiak jaso eta aldegin du gero bueltan. Gu Olentzeroren bisita zain gelditzen gara, baina Mari Domingik oparitu digu lehen oparirik ederra: gure haurrei ezabatu ez zaien irribarre goxoa. ZORIONAK DENEI!!!
Argazkian klikatu gainontzeko argazkiak ikusteko.
2015/12/17
2015/12/10
2015/12/09
2015/12/03
Euskararen eguna
Irudietan klik egin gainontzeko argazkiak ikusteko
Gaur abenduaren 3a da.
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA.
Egun berezia guretzat!!!
Arbasoei, aiton-amonei, gure gurasoei,... zor diegu euskara.
Gaur egun Jakintzan euskaraz bizi gara,
orain dela 51 urte sortutako ikastolan!!!
Euskara besteengana eramaten gaituen zubia da:
Jolasteko
Lagunak egiteko
Ikasteko
Kirolean aritzeko
Erosteko
Dibertitzeko,...
Eskerrik asko guztiei "Euskararen taupada izateagatik"
Euskara besteengana eramaten gaituen zubia da:
Jolasteko
Lagunak egiteko
Ikasteko
Kirolean aritzeko
Erosteko
Dibertitzeko,...
Eskerrik asko guztiei "Euskararen taupada izateagatik"
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)