2015/11/04

"Hiria, hezkuntza eta praktika kolaboratiboak"

"HIRIA, HEZKUNTZA ETA PRAKTIKA KOLABORATIBOAK" izenarekin proiektuak aurkezteko deialdia egin zuen Tabakalerak. Bost proiektu aurkeztu dira eta horien artean gure ikastolakoa izan da aukeratua.
Helburuak:
  • Ikastola eta hauzoaren arteko harremanak ahalbideratu.
  • Auzoko bi kale lotzen dituen pasabidea (Heriz-Erregezain kalea, eskola orduetan zabalik) eta auzotar ugari erabiltzen duten bidezidorra, kolorez jantzi gure kulturaren adierazgarri diren irudiak marraztuz eta margotuz.
  • Denen arteko elkarlana bultzatu auzoa denen artean eraikitzen dela jabetuz.
  • Euskara ikastetxeko hormen artetik auzoratu eta hedatu pasabideen erabilera bultzatuko duten mezuak idatziz.
  • Bidezidorra edo pasabidearen  tarte batean "KULTUR TRUK" txokoa osatu.
2015-16 ikasturtean zehar, auzoko eragile desberdinen laguntzaz gorpuztuko den proiektua izango da.