2015/09/24

Orduz kanpoko jardueren hasiera

2015/09/03

2015-2016 ikasturtea


Ikasturte berriari hasiera emateko unea iritsi zaigu. Udako oporretan indar berritu eta lanean hasteko prest izango gara irailaren 8tik aurrera.Udan zehar ezagutu ditugun parajeen berri, bizi izan ditugun esperientziak, egin ditugun lagun berriak...elkarrekin trukatzeko parada izango dugu. Ez hori bakarrik, motxilari hautsa kendu, liburu berrietako altxorretaz jabetu eta baita irakasle berriak ezagutu ere egingo ditugu.

Gure ordutegia hau izango dela gogoratu:
Goizez bakarrik garenean ( irailaren 8tik 18ra bitartean):
  • Haur Hezkuntza HH2: 9:00-12:00. Egokitzapen prozesua jarraituz, pausoka egingo dute ikastetxeratzea.
  • Haur Hezkuntza HH3: 9:00-12:00.
  • Haur Hezkuntza HH4,5. 9:00-13:00.
  • Lehen Hezkuntza: 1.-6.maila bitartean: 9:00-13:00.

Goizez eta arratsaldez hasten garenean ( irailaren 21an):
  • Haur Hezkuntza eta Lehen hezkuntza 1. eta 2.maila: Goizez: 9:00-12:00.  Arratsaldez: 15:00-17:00.
  • Lehen Hezkuntza 3.-6.maila bitartean: Goizez: 9:00-12:30.  Arratsaldez. 15:00-17:00.
Animo eta laister arte!