2015/06/15

Jaialdia 2015

Larunbat goizean, eguraldia lagun izan genuela, ikastolako jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako  ikasleek dantza zoragarriak egin zituzten, urtean zehar egindako plastika lanekin erakusketa polit eta koloretsua ikusteko aukera izan genuen eta bukaeran txixtorrra ona eta sardin goxoak jan genituen. Han ginen denok, ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aiton-amonak,... ondo pasatzeko prest.

Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko.
Youtubera gurasoek igo dituzten bideoak hemen dituzue.