2015/06/23

Amezketako txangoa

Ekainaren 10an lau urteko ikasleek txango polit bat egin zuten.Txindoki inguruan busa utzi eta haurrak hamaiketakoa jaten hasi ziren belardi eder batzuetan.Paisaia ikaragarria zen, nahiz eta laino itxi batek estaltzen zuen probintziako mendirik ezagunena.Egun iluna baina ateri zegoen iragarria.Betiko ordea, bakarrik eguraldi txarra ematen dutenean asmatzen dute eta ez zen, ez, egun hura salbuespena izan. Irakasleak hamaiketakoa jaten hasi eta euria hasi zuen, beraz busa hartu eta herrira jaistea erabaki genuen.
Frontoian haurrak primeran pasa zuten, nahiz eta kanpoan sekulako euri zaparrada zegoen.Atertu zuenean, herriko arkupetan argazki bat egiteko probestu genuen.


Argazkian klik eginez, gainontzekoak ikus daitezke.