2015/06/30

6.mailako ikasleen gaueko mendi martxa

     Aurten Lehen Hezkuntza 6. mailako ikasleei, Jakintza ikastolan egin duten ibilbidea bukatzen zutelako, Jakingura guraso elkartetik gaueko mendi ibilaldia eskaini zaie aukeran. Hondarribitik irten eta Zurriolako hondartzaraino joan ziren. Zati batzuk gauez eginez, oso eskura ditugun paisaia zoragarriak dastatuz, askatasun sentsazioa biziz, kidetasuna mantendu eta bultzatuz, eta urte osoan landu duten egoera fisikoa proban jarriz.

35 ikaslek eman zuten izena, nahiz eta azkenean ostiralean irteera puntura 31 ikasle ausart azaldu.

Ziur gaude esperientzia gehienentzat edo guztientzat ahaztu ezinezkoa izan dela. "