2015/06/01

5 urteko ikasleak Donostia ezagutzen

Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrak Donostia ezagutzera joan gara. Gauza asko ikusi ditugu: Hondartzak, Igeldo, Urgull eta Ulia mendiak...
Uharteko hondartza ere ikusi dugu itsas behera zegoelako. Udaletxea marraztu dugu eta hamaiketakoa egin ondoren, Urumea ibaia eta zubiak ikusi ditugu, baita Kursaala ere.
Gero Alde Zaharrera joan gara eta han, Bretxa merkatuaren ondoan, Sarriegi Plazan egon gara eta bertako tanborreroaren aurrean Donostiako martxa abestu dugu.
Gero Konstituzio Plazan egon gara eta han leihoetako zenbakiekin jolastu dugu.
Azkenik San Telmora joan gara eta bazkaldu ondoren,bertako parkean jolastu dugu.
Eskulturak eta estatuak ere ikusi ditugu: Jesusen Bihotza, Haizearen Orrazia,Eraikuntza Hutsa,Fleming, Okendo,...
Oso ondo pasa dugu! Ikusi, ikusi argazkiak!



Argazkietan klik eginez, gainontzako argazkiak ikus daitezke.