2015/06/30

6.mailako ikasleen gaueko mendi martxa

     Aurten Lehen Hezkuntza 6. mailako ikasleei, Jakintza ikastolan egin duten ibilbidea bukatzen zutelako, Jakingura guraso elkartetik gaueko mendi ibilaldia eskaini zaie aukeran. Hondarribitik irten eta Zurriolako hondartzaraino joan ziren. Zati batzuk gauez eginez, oso eskura ditugun paisaia zoragarriak dastatuz, askatasun sentsazioa biziz, kidetasuna mantendu eta bultzatuz, eta urte osoan landu duten egoera fisikoa proban jarriz.

35 ikaslek eman zuten izena, nahiz eta azkenean ostiralean irteera puntura 31 ikasle ausart azaldu.

Ziur gaude esperientzia gehienentzat edo guztientzat ahaztu ezinezkoa izan dela. "

2015/06/25

Kurtso amaierako 2.mailakoen emanaldia

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek, ikasturteari amaiera emateko,antzerki emanaldia eskaini zieten Haur Hezkuntzako ikasleei. Artista galantak!

2015/06/24

Agur, 6.mailako ikasleak!

Baikara elkartearen dinamikak

Elkar hobeto ezagutzeko eta talde harremanak indartzeko helburuarekin jolasean airu dira gure ikasleak Baikara elkartearen eskutik. Tailer hauetan parate hartu dute:
LH1go mailakoek "Jolasean taldea dinamizatzen dugu".


LH3.mailakoek "Jolasean elkar onartzen dugu".


LH5.mailakoek "Jolasean erronkei aurre egiten"


2015/06/23

Amezketako txangoa

Ekainaren 10an lau urteko ikasleek txango polit bat egin zuten.Txindoki inguruan busa utzi eta haurrak hamaiketakoa jaten hasi ziren belardi eder batzuetan.Paisaia ikaragarria zen, nahiz eta laino itxi batek estaltzen zuen probintziako mendirik ezagunena.Egun iluna baina ateri zegoen iragarria.Betiko ordea, bakarrik eguraldi txarra ematen dutenean asmatzen dute eta ez zen, ez, egun hura salbuespena izan. Irakasleak hamaiketakoa jaten hasi eta euria hasi zuen, beraz busa hartu eta herrira jaistea erabaki genuen.
Frontoian haurrak primeran pasa zuten, nahiz eta kanpoan sekulako euri zaparrada zegoen.Atertu zuenean, herriko arkupetan argazki bat egiteko probestu genuen.


Argazkian klik eginez, gainontzekoak ikus daitezke.


Ahaztutako arropak

Ikasturtean zehar ahaztuta utzitako arropak pilatu dira goiko eta beheko eraikinetan. Oporretara joan aurretik etxeko apal eta armairuak arakatu eta norberak bereak jasotzea ongi legoke.
Ikastetxean gelditzen direnak herrialde behartsu batetara bidaliko dira udan.
Goiko eraikineko ahaztutakoak irudietan:














2015/06/15

Kirol jantzia eta inkesta online


Irudian klik eginez, inkesta betetzeko aukera izango duzu.


Jaialdia 2015

Larunbat goizean, eguraldia lagun izan genuela, ikastolako jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako  ikasleek dantza zoragarriak egin zituzten, urtean zehar egindako plastika lanekin erakusketa polit eta koloretsua ikusteko aukera izan genuen eta bukaeran txixtorrra ona eta sardin goxoak jan genituen. Han ginen denok, ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aiton-amonak,... ondo pasatzeko prest.

Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko.
Youtubera gurasoek igo dituzten bideoak hemen dituzue.



2015/06/12

Jaialdiaren aurreratzea

2015/06/05

Lugaritz-Ikertze XIV.ipuin lehiaketa eta Koldo Mitxelena 26. literatura lehiaketa

Gaur Lugaritz-Ikertze XIV. ipuin lehiaketaren sariak banatu dira. Lehiaketan Jakintza Ikastolak, Santo Tomas Lizeoak eta Ekintza Ikastetxeak hartu dute parte.Ipuin asko aurkeztu dituzte ikasleek eta guztien artean 1. saria gure ikastolako 5.mailako Garazi San Sebastian ikasleari eman diote. Zorionak, Garazi!!!
Argazki gehiago ikusteko, argazki honetan klikatu


Hona hemen Garaziren ipuina:



Bestetik, Koldo Mitxelena 26. literatura lehiaketan, Jakintzako bi ikaslek aipamen berezia izan dute:
5.mailako Oier Irazusta, "Fruta dendako abenturak" ipuinarekin eta 6.mailako Eneko Gundin, "Trikua eta ahatea" komikiarekin. Zorionak bioi!!!
Ikastola, ohikoa den bezala, saritutakoei horrelako harrera egin diegu:


2015/06/04

LOMCE legearen inguruko informazioa

2015/06/01

5 urteko ikasleak Donostia ezagutzen

Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrak Donostia ezagutzera joan gara. Gauza asko ikusi ditugu: Hondartzak, Igeldo, Urgull eta Ulia mendiak...
Uharteko hondartza ere ikusi dugu itsas behera zegoelako. Udaletxea marraztu dugu eta hamaiketakoa egin ondoren, Urumea ibaia eta zubiak ikusi ditugu, baita Kursaala ere.
Gero Alde Zaharrera joan gara eta han, Bretxa merkatuaren ondoan, Sarriegi Plazan egon gara eta bertako tanborreroaren aurrean Donostiako martxa abestu dugu.
Gero Konstituzio Plazan egon gara eta han leihoetako zenbakiekin jolastu dugu.
Azkenik San Telmora joan gara eta bazkaldu ondoren,bertako parkean jolastu dugu.
Eskulturak eta estatuak ere ikusi ditugu: Jesusen Bihotza, Haizearen Orrazia,Eraikuntza Hutsa,Fleming, Okendo,...
Oso ondo pasa dugu! Ikusi, ikusi argazkiak!



Argazkietan klik eginez, gainontzako argazkiak ikus daitezke.




Ikasturte amaierako begirale-gurasoen futbol partidua