2015/05/22

6.mailako ikasleen txangoa:Bertiz

6.mailako ikasleak Bertiz-en izan ziren asteazken eta ostegunean. Bertan abentura-kirolak egiteko aukera izan zuten: Errobi ibaian rafting-a praktikatu zuten, piraguekin Bidasoa ibaian ibili ziren eta Elizondotik gertuko paraje zoragarri batean, tirolina egin zuten.Izugarrizko altuera hartu zuten, ehun metrora iristeraino.
Kirola egin bai, baina gauean, nekea albo batera utziz, dantza  gogoz egin zuten ikasle guztiek. Egun ahaztuezinak izan dira!

Argazkian klikatu gainontzeko argazkiak ikusteko.