2015/04/30

Guraso Elkartearen Zuzendaritza Batzorde berria

Gazteleraz

2015/04/28

Haur Hezkuntzako 2 urteko 3.gela ez itxi!

Atzo, Apirilaren 27an, guraso, ikasle eta irakasleak, delegazioaren aurrean elkartu ginen Haur Hezkuntzako bi urteko  hirugarren gela zabaltzeko aukera itxi digutelako.





2015/04/23

Liburuaren Nazioarteko Eguna 2015

Gaur Liburuaren Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi egin dugu, hala nola ikastola apaindu dugu, gelatan ikasleen gustuko testuak irakurri dira, mediatekan 6.mailako talde batek D. Quijote-ren pasarteak irakurri ditu, 4.mailakoak ipuinak zatika irakurri dituzte. Homa hemen argazkiak:






Argazki gehiago ikusteko klik hemen




Atletismoa

Urtero bezela, 3 mailako gure kirolariak atletismoa egiteko aukera izan zuten aurreko larunbatean Anoetako belodromoan, bertan Ibaiko kirolariekin batera hainbat froga egin zituzten.






Larunbat honetan ere izango dute aukera, 10:15tan Belodromoan egingo dugu bigarren saioa!

Bestetik atletismo taldekoek Irunen egin zen Gipuzkoako txapelketan parte hartu zuten, bertan 6 mailako ikasle den Leire Sainzek 3 postua lortu zuen hesi lasterketan. Zorionak!!!





Argazki gehiago ikusteko klik hemen



Aste hontako jarduerak

2015/04/16

3.mailako Gorputz Hezkuntzako koreografiak

3.mailako ikasleek Gorputz Hezkuntzan dramatizazio eta dantzak gairekin lotuta landu ditugu. Dantza eta irudiekin sortutako koreografiak hemen dituzue.


Udaleku irekiak

Mendi-irteera: Aiako Harria

Aste hontako jardunaldiak

2015/04/11

Gorputz Hezkuntzako 6.B eta 6.C-ko bideoak

2015/04/04

Elirale antzerki konpainia bi urtekoen geletan

Martxoaren 16 eta 17an Elirale konpainiakoen bisita izan zuten Haur Hezkuntzako 2 urtekoen geletako ikasleek. Beraien sormen prozesuaren lekuko izan ziren. Batzuk harridura handiz jarraitu zuten eta beste batzuk, aldiz, beldurtuta.

Gure txikitxoen erreakzioak ikusi ahal izateko hemen argazkiak edo bestela apirilaren 5an goizeko 11:00etan FR-3 Aquitaneko saioan ikus ditzakezue.

Hona hemen FR-3 telebistak  bidali diguten mezua:

Lerrotxo hauen bitartez berriz ere eskaini zeniguten ongi etorria eta lan egiteko baldintza ezin hobeagoak eskertu nahi dizkizut. Eta bide batez, gurasoak eta umeak ! Badut uste programa polita jorratu dugula. Igandean emititzen dugu, frantses 3. kanalean goizeko 11:25-tan. Errepikapena ondoko ostegunean goizeko 9:00-tan.






2015/04/01

Udaberriko jaialdia

2.hiruhilabetekoari amaiera polita eta dibertigarria emateko, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek abestiak eta koregrafia zoragarriak prestatu dituzte. Bideotan ikus ditzakezue zein ondo abestu eta dantzatu zuten.