2015/02/11

Kaldereroak 2015

Haizeari, euriari eta elurrari aurre eginez kaldereroak Donostiako Antigua auzora iritsi ziren ostiral arratsaldean. Zartaginak, lapikoak eta  heltzeak astinduz alaitasunez eta umorez bete zituzten gure bazterrak, nahiz haurtxoren bat edo beste izutu ere egin beraiekin batera ekarri zuten hartz handiarekin.