2015/02/26

Aste hontako jardunaldiak

2015/02/20

Lizarragarako txangoa

2015/02/18

Jakintzako atletak

Aurreko larunbatean, gure ikastolako atletek Donostiako txapelketan parte hartu zuten ikastolaren izenean, bertan emaitza bikainak lortu zituzten eta ederki pasatu zuten!

ZORIONAK!!!

 


Sahararen aldeko karabana


Donostialdeko eskolek beren hondar alea eskaini dute Sahararen alde 3500 kilo janari jasoz. Otsailaren 21ean, goizeko 10etan "Piztu Itxaropena" karabana Donostiako Zurriolatik Sahararantz abiatuko da eta bertan janari honez gain, Gipuzkoan zehar beste tokitan jasotakoa (60 tona guztira) eramango da.
ESKERRAK ZUEN DENON LAGUNTZAGATIK!!



Inauteriak

Aurreko ostiral arratsaldean Jakintza Ikastolan iñauteriak ospatu genituen.Denetarik izan genuen: Tigreak, pailasoak,dantzariak, ikastolako indartsuak halterofiliako ariketak egiten, hirugarren mailakoak zanpanzarrez mozorrotuta beraiek egindako txanoekin,ume txikiak baberoekin,piratak,...
Guztiok, musika jarrita,gorputza astindu eta dantza egin zuten.Arratsalde dibertigarria benetan!



Argazkiak ikusteko, klik hemen


Aste hontako jardunaldiak

2015/02/11

Kaldereroak 2015

Haizeari, euriari eta elurrari aurre eginez kaldereroak Donostiako Antigua auzora iritsi ziren ostiral arratsaldean. Zartaginak, lapikoak eta  heltzeak astinduz alaitasunez eta umorez bete zituzten gure bazterrak, nahiz haurtxoren bat edo beste izutu ere egin beraiekin batera ekarri zuten hartz handiarekin.

2015/02/05

Santa Ageda


                                             
 Argazkiak ikusteko, irudian klikatu.



DIOS TE SALVE ONGI ETORRI
GABON JAINKOAK DIZUELA
LEGEAREKIN KUNPLI DEZAGUN
GAUR SANTA AGEDA BEZPERA


1.- Ikastolatik etorri gara
     taldean neska mutilak
     Santa Agedan omenez hartuz
     soinuak eta makilak.

2.- Ohitura zaharrak bete nahian gu
     auzoan zehar gabiltza
     baina gazteak eta helduak
     gaur non arraio dabiltza.

3.- Jakintzakoak etorri gara
     Luberri alaitu asmoz
     belarri ho(r)iek tente jarri ta
     entzun kopla hauek gogoz.

4.- Plaza hontara iritsi eta
     gelditu gara harrituta
     hemen aurrean guri begira
     hainbeste jende ikusita.

5.- Gure lantxoa bete dugu ta
     bagoaz orain hemendik
     agur lagunok ondo bizi ta
     ez galdu ohitura zaharrik.

2015/02/04

Aste hontako jardunaldiak